« Mrs. Hemingway | Azpialdeko korronteak eramaten zaituenean »
Back to Leizarraga / Kepa Altonaga / Pamiela, 2015
Atzera itzuli, bide zuzenari ekiteko Lander Garro / 111 aldizkaria, 2016-11
Geure hizkuntzaren arazo handienetakoa da haren erabilpena. Geroz eta gehiagok dakigu, baina geroz eta gutxiagok egiten dugu. Paradoxa horrek kanpoko motibo asko dauzka, eta askotan aztertu izan dira. Gutxiago aztertu izan dira, ordea, barruko arrazoiak, hots, hizkuntzak berak dauzkanak. Eta, zorigaitzez, bada zer aztertu, eta zer hobetu.
Hau da, labur esanda, gaur gomendatu nahi nizuekeen Back to Leizarraga liburuaren ardatz nagusia. Ez da bakarra, zeren eta hor baitaude, baita ere, hizkuntzaren zorroztasuna, konkrezioa, prezisioa, eta beste. Baina denen gainetik hegan egiten ageri zaigun mamua, erabilerarena da.
Maiz gertatuko zitzaizun euskaraz hitzen bat ez aurkitzea, eta erdarazkoa lehenago etortzea, baina hura erabili aurretik bitan pentsatzea, nahi dugulako ondo eta zuzen hitz egin. Horren eraginez, askotan geure jarduna izan daiteke faltsua, edo ezegokia, edo motela, baina, behintzat, euskara garbia da. Arazoa da, maiz erdarazkotzat hartzen ditugun hitzak, zinez, unibertsalak direla, eta kausaren batengatik edo beste batengatik, geure akademiak inoiz baztertu egin zituela, hain zuzen hizkuntza garbi bat nahi izan zuelako, jatorra.
Dilema, hauxe da: garbia edo erabilgarria, edo, bestela esateko: jatorra edo konpetitiboa. Eta hona ekarri dizuedan liburuak, argi eta garbi egiten du bigarrenaren alde, hizkuntza erabilgarriaren eta konpetitiboaren alde.
Ideiak, bere jatorrian, beste liburu bat dauka iturri: Xabier Amurizak 2010ean idatzitako Osoa, lehiakorra, nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza, baina, esan dezagun bidenabar, Back to Leizarraga honek aurrekoak baino askoz ere arrakasta handiagoa izan zuela. Amuriza, izan ere, publiko zabalarentzako pertsonaia errespetatua den arren, akademiaren ikuspegitik nahikoa outsider-a dela esan dezakegu, bere momentuan Txillardegi izan zen bezala. Biak izan dira politikoki ezkerrekoak eta hizkuntzalaritzan aski iraultzaileak, baina akademian, bata zein bestea, baztertuak izan dira argi eta garbi.
Honek ez du esan nahi akademiak Altonagaren kausa beso zabalik besarkatu duenik, ez horixe, baina bitxia da nola literaturaren munduak behintzat nolabaiteko arreta jarri dion, Amurizaren liburua guztiz oharkabean pasa bazen ere. Eta esangura handia dauka, hizkuntzaren ikuspegitik guztiz oinarrizkoak eta berritzaileak izan litezkeen ideiak ostrazismoan geratzea… ostrazismoan dagoen hizkuntza batez ari ez bagina!
Europa osoko hizkuntzetan komunak diren hitzak, denetan onartuak daudenak, izan daitezkeenak termino zientifikoak, filosofikoak edo berdin egunerokoak, geure hiztegietatik desterraturik daude, zuzenak edo jatorrak ez diren aitzakian. Gainera, kriterio garbi bat segitu gabe egiten da bazterketa, eta askotan irizpide kontraesankorrak erabiliz. Eta hortxe sortzen da arazoa: hitz horiekiko politika jakin bat, arau bat ez denean aplikatzen, eta hasten garenean orain bai eta orain ez, termino batzuk onartzen eta besteak baztertzen eta, beti ere, geure hizkuntza gehiegi kutsatuko den ikaraz.
Zientziari lotutako itzulpenak dira Kepa Altonagak liburuan gehien jorratu eta kritikatu dituenak, haietan baita garrantzitsuen terminologia ahalik eta zorrotzena erabiltzea, jatorriko testua eta itzulitakoa gauza berdina ez, baizik eta gauza bera izan daitezen. Charles Darwinen espezieen eboluzioari buruzko liburuan, adibidez, arazoak izan zituen itzultzaileak “heredar” hitza ez erabiltzearren, euskal hiztegiak ontzat jotzen baitu “herencia”, baina. misterioski, “heredar”, ez. Hau da, aditza bai, baina izena ez! Itzultzaileak “oinordetzan hartu” terminoa hobetsi zuen, baina, jakina, biak ala biak ez dira gauza bera, gauza berdina (edo ia) izan badaitezke ere.
Hor dago, beraz, eztabaida. Beste gauza bat da ea akademian baten batek zinez kasu egingo dien; gauza jakina baita, geure herrian huskeriatan galtzen dugula zinez garrantzitsuak diren kontuez arduratzen eman beharko genukeen denbora.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez