« Oroimen-ariketa | Aliziak baino fantasia gehiago »
Aljeriaz / Jean Louis Davant / Maiatz, 2014
Euskaldun bat Aljerian Alex Gurrutxaga / Berria, 2015-01-25
Euskal literaturan, Aljeriaz eta hango gerraz ari garela, erreferentziazkoak dira Txomin Peillen eta Xipri Arbelbideren izenak. Peillenenak dira Aldjezairia askatuta narrazio liburua (1982) eta Adb El Kader poemategia (2006); Arbelbiderenak, besteak beste, Gerlako tresna bizidunak (1986) eta Euskaldunak Aljerian (2003). Jean-Louis Davant horien bien belaunaldikoa da, eta horrek badu zeresana; izan ere, Davantek esaten duen bezala, Ipar Euskal Herrian “belaunaldi oso bat zinez markatu du gerla horrek”.
Alde batean, Aljeria, XIX. mendetik datorren askatze borroka luzeari lotua. Bestaldean, Frantziaren konkista gosea eta kolonizazioa. Eta hor erdian harrapatua nonbait, euskaldun gaztea, kasu honetan Davant: “Eta gu, hemengo mutiko gazteak, saltsa horretara botaiak ginen prestakuntza eskasarekin…”. Frantziak bidalita dagoenez han, “inperioaren zaindari” eta “okupatzaile” da. Era berean, ordea, erabat desados dago Frantziar Estatuak egiten duenarekin: gerra hartan, esaten du, “Frantziari neion etxekimentü ondarra galdü nizün”.
Hainbat testu mota bildu du idazleak Aljeriaz liburuan, eta guztiek ere herri haren historia eta bilakabidea jartzen dituzte mahai gainean. Ordena eta garapen logikoan egituratua dago liburua: lehen herena historikoa da; gero Davanten azalpenak daude, elkarrizketa zein artikuluetan emanak; eta azkenik, atal pertsonalenean, literatur lanak sartu ditu.
Hurbilpen historikoa argi eta zehatz idatzia dago, edonor Aljeriaren historia hurbilaz jabetzeko moduan. Idazleak batez ere H. Methivier eta P. Montagnon baliatu ditu dokumentazio lanean; eta, egiazki, Davantek berak tarteka adierazten duen bezala, Montagnonen argudio zenbait eztabaidagarriak dira. Edonola ere, historiaren konplexutasuna ongi erakusten du Davantek: bertako biztanleen aniztasuna, joera politikoak, Frantziaren jarrera, Aljerian bizi ziren kolonoena, eta beste.
Elkarrizketak eta artikuluak garai ezberdinetakoak dira, eta tarteka errepikakor gertatzen diren arren, ongi osatzen dute elkar. Batzuk pasarte historikoak dira —tartean, hildako dozenaka euskal herritarren izenak sartu ditu—, eta besteetan bere testigantza ematen du. Lekuko gisa mintzo da Davant, eta begirada kritiko interesgarriarekin jorratzen ditu, besteren artean, islamismoaren gorakada, herrien askapen borroka, edo Aljeriaren eta Euskal Herriaren gatazken arteko antzekotasunak.
Amaieran, Abd el-Kader pastorala eta hamar poema daude. Pastoral edo trajeria pertsonaia ezagunaren aire epikoak bustitzen du. Idazleak, emirraren figura goraipatzeaz gain, erlijioen arteko adiskidantzaren alde egiten du. Ongi sintetizatua dago Abd el-Kaderren istorioa eta, nahiz eta amaiera aldera elipsi handi xamarra egin —1919tik 1961era—, obra ederra izan daiteke taula gainean. Poemetan, berriz, Afrikaruntz abiatzen da Davant, eta Oroituz amaitzen du. Ez dira poema distiratsuak, baina bidaia horretan daude Aljeria, jendea, paisaiak eta oroitzapenak.
Lan honetan —eta arestian aipatuetan— aurki genezake Aljeriara begiratu eta gogoeta egiteko gure bidea. Gai horren inguruan ezer jakin nahi duenarentzat liburu egokia da Aljeriaz: “Geroak erakutsiko euskal memoriatik ezabatua den ala ez gure gaztaroaren zati minbera hura”.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi