« Errelatoa | Euskaldun bat Aljerian »
Zuri-beltzeko argazkiak / Arantxa Urretabizkaia / Pamiela, 2014
Oroimen-ariketa Javier Rojo / El Correo, 2015-01-24
Arantxa Urretabizkaiak bere azken liburuan fikziozko narratiba alde batera utzi du, horren ordez, autobiografiaren edota oroitzapen-liburuaren esparruan koka litekeen idazlan bat eskaintzeko. Liburuak “Zuri-beltzeko argazkiak” du izenburua. Justifikazio itxura duen aurkezpen batekin horniturik agertzen zaigu, eta bertan idazleak argi plazaratzen du bere asmoa: orain zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldi baten haurtzaroko mundua nolakoa izan den kontatzea. Idazleak ez du agintzen gero beteko ez duenik. Bere burua, bere haurtzaroa hain zuzen, hartu du ardatz moduan, 1947tik 1960ra bitartean hedatzen den urte epean jendea nola bizi zen kontatzeko. Eta bere buruaz hitz egiterakoan bere belaunaldiaz hitz egiten du, gerran galtzaile suertatu zirenen ondokoen haurtzaroaz ari baitzaigu Urretabizkaia, eskasian eta errepresioan hazi zen belaunaldi batez.
Besteak beste, elizaz hitz egiten zaigu. Eta hauxe da gaietan lehenengoa, eliza baitzen ohiko errealitatearen nondik norakoak bideratzen zituena, bai etxetik kanpo bai etxearen barruan ere. Urretabizkaiaren familia gerran galtzaile suertatu zen, baina Euskal Herrian horrek ez zuen esan nahi elizaren kontrakoa zenik, alderantziz baizik, familia abertzaleetan ohikoa zen bezala. Moralitatearen eredua eskaintzen zuen elizak eta errepresioarekin bat egiten zuen hainbatetan. Baina errepresio nagusia ez zetorren kanpotik. Liburuaren egiturak beste ondorio bat du, gaika antolatuta egoterakoan ez baita ia data-aipamenik agertzen, denboraren aldetik dena zehaztugabe utziz.
Nostalgia pizten da honelako memoria ariketekin eta, normala denez, denboraren igarotzearekin dena leunduta gelditzen da, azken finean, iragana gaurko ikuspuntutik berreraikitzen duen filtro moduko bat baita oroimena.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi