« Indarkeriaren historia hurbila | Infernuratzea »
Made in Galiza / Sechu Sende (Txerra Rodriguez) / Txalaparta, 2012
“Made in Galiza” (2007), S. Senderen ipuin soziolinguistikoak Asier Sarasua / Eibartik, 2014-12-21
Asteburu honetan Séchu Senderen ipuin-liburua izan dut esku artean, Made in Galiza, 2007an Galaxia argitaletxeak kaleratutakoa. Galizian bertan arrakasta eta zenbait sari jaso zituen eta atzerrian ere (non eta Kurdistanen) ospea bildutakoa.
Euskal Herrian nolabaiteko oihartzuna ere izan zuen orain dela 2 urte, Txerra Rodrigezek euskaratu eta Txalapartak atera zuenean. Garai hartan denetariko iruzkinak jaso zituen, batzuk positiboak, beste batzuknegatiboak. Ni lehenengo taldekoen artean sartu naiz, liburua gustura irakurri duten horien artean, alegia. Leoné aspertu egin omen zen; ni batere ez.
“Ipuin soziolinguistikoak” direla aipatu dut goiburuan, eta halaxe da. Liburuak dituen 45 ipuin laburren artean (2-3 orrialdekoak, bataz beste), askok eta askok hizkuntza dutelako hizpide, eta gehienek ‘ukitu soziolinguistikoa’ dutelako (nolabait esatearren). Izan ere, Sendek galizierak bizi duen egoera gainbegiratzen du ipuinotan; orain gutxira arte erabat hedatua zegoen hizkuntza izatetik, egunez egun erabiltzaileak galtzen ari den horretara, gizarteko hainbat sektoretan inongo prestigiorik gabea, eta oraindik ere autogorrotoa eta mespretxua jasotzen dituena.
Ikuspegi kritikoz, baina umorez eta ironiaz ekiten dio beharlekuari; beharbada, larregiko samurkeriaz ere bai. Askotan surrealismoz, gehienetan imajinazioz. Horrela, ipuin bateko protagonistak noizbait galdutako hizkuntza aurkitu nahi du “Objektu galduen bulegoan”; hitzen lapurrak ere agertuko zaizkigu beste batean; berbak asmatzen dituen enpresa ere bai; beste ipuin batean hitzak dira protagonista eta hizlari; hurrengoan munduko hizkuntzarik zailena ezagutuko dugu; edo hitzak saltzen dituen dendaria; baita berbarik egiten ez duen herrixka; edota Alzheimerrak jota bere senideekin komunikatu ezin den atso elebakarra. Tarteka poema tankerako atalen bat, eta baita iragarki, panfleto edo autohipnosirako gidaliburu forma hartzen duten ipuinak.
Euskal irakurleari ia derrigorrezko egiten zaio Galiziaren eta Euskal Herriaren arteko paralelismoa egitea, baina uste dut akatsa litzatekeela hori. Horretan bat egiten dut Santi Leoneren iruzkinarekin (esan bezala, ez zitzaion batere-batere gustatu liburua), eta uste dut ipuinak ez direla sinesgarri “euskal klabean”. Eta egia da, gainera, liburua gidatzen duen diskurtsoa errepikakorra eta aski ezaguna dela gure artean. Nik neuk galizieraz irakurri dut liburua (ez du batere meriturik, erraz erraz irakurtzen eta ulertzen da), eta esango nuke horrek samurtu egiten duela idazleak sortu nahi zuen mundutxoan zanga egitea eta bere orrialdeetan proposatzen duen jolas linguistiko-literarioa hobeto jarraitzea. Hortxe proposamena.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui