kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Odol mamituak / Alaine Agirre / Elkar, 2014

Infernuratzea Javier Rojo / El Correo, 2014-12-27

Alaine Agirrek haur eta gazte literaturaren arloko zenbait liburu argitaratu ondoren helduentzako literaturaren munduan murgiltzea erabaki du, eta ahalegin horren ondorioa “Odol mamituak” nobela dugu. Idazlan honetan infernuratze baten kontaketarekin egiten dugu topo, bertan azaltzen baitzaigu zein izan den protagonistaren ibilbidea prozesu psikotiko batetik pasatzen delarik. Protagonista emakume bat da eta ez dugu bere izena ezagutzen. Izan ere, nobela honetan pertsonaia guztiek letra bakarra dute izentzat. Pertsonaiek erakusten duten anonimotasun horrek guztiz esanguratsua dirudi, izenik gabe agertzerakoan pertsonaiek beren identitateak galtzen baitituzte. Buru-gaixotasunak indartzen duen bestelakotze prozesu baten erdian topatzen dira pertsonaiak eta ez dira ‘beraiek’, baizik-eta gaixotasunak beraiengandik sortu dituen ‘beste batzuk’. Nobela bost ataletan zatikatuta dago eta antolamendu hau prozesu psikotikoaren isla da. Bertan ikusiko dugu nola protagonista ulertzen ez duen putzu batean katigatuta dagoen, nola geratzen den mila zatitan hautsita. Eta haustura hau gertatu ondoren, nola saiatzen den psikiatra baten laguntzarekin bere burua berreraikitzen, jakinda agian ez duela guztiz lortuko. Alaine Agirreren helduentzako lehen liburua da hau, eta idazleak ahalegina egin du lehen emaitza ohiko narrazio lau eta sinpleetatik aldendu dadin. Adibidez, ahots narratibo desberdinak nahastu ditu kontaketan, nahasketa honek barne logika bati jarraitzen diolarik. Idazketa dela-eta, garrantzia handia eman dio sinonimoen erabiltzeari. Sentimendu edo sentsazio berbera hiru edo lau hitzekin azaltzerakoan, sentimendu hori azpimarratuta geratzen da, sentsazioa indartuta. Kontuan hartuta idazlea oso gaztea dela (90koa da), hasiera honek literatur ibilbide interesgarri baten abiapuntua dirudi.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak