kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Su zelaiak / Mikel Peruarena Ansa / Susa, 2014

49.aren kronikak Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-12-28

Su zelaiak izena du Mikel Peruarenaren bigarren eleberriak. Izenburuan ez da misteriorik ez joko literariorik, existitu zen ezin egiazko errealitate bat baino. Su zelai hauek “alemanen eta frantsesen arteko No mand’s land” (85. or.) eremua dira, non ez den “ez oterik, ez iratzerik, ez deus. Lurra, harriak eta lohia baizik ez, guzia kainoi ukaldika itzulipurdikatua eta zulatua, lohi, putzu handiekin arteka” (85. or.).

1914. urtean kokatzen gaitu eleberriak, “sarraskien aroa inauguratu” zen urtean hain zuzen ere. Horrela baieztatzen du lehen partea abiatzen duen Eric Hobsbawnen aipuak. Baiona eta inguruetako 21-48 urte bitarteko gizonek Infanteriako 49. Erreximenduko konpainian aurkezteko agindua jaso dute. “Baiones zintzo orok nahi duen gisaz, Frantziaren alde hiltzeko” (61.or.) ordua heldu zaie eta beraz, denek bat eginik, ez da gehio xuri-gorri bereizketarik. Horien artean topatzen dira narrazioan zehar hurbiletik ezagutuko ditugun zenbait pertsonaia: Etien Bonnat, Manex Donetx, Battitta Garat eta Filipe Luro, poliki-poliki bidean galduko direnak.

49. erreximenduaren ibilerarekin soldaduek bizi duten gerraren krudelkeria, miseria, gosea, hotza, traizioa, gorpu txikituak eta abar gordinki deskribatzen dira, Jacques Tardiren ilustrazioak gogora ekarriz. Verdun, “etenik gabe aitzinatzen eta gibelatzen den su infinitu bat” (167. or.) astebetean 158 lagunen heriotza eragin zuena. Argona, Verdunetik bizirik atera direnentzat gerlaren antzik ez duten jostetak dira bertako suak, Craonneko bataila eta, noizean behin, hatsa berreskuratzeko Bienville izeneko ingurua, su lerrotik urrun dagoena.

Funtsean, gerraren egunekoaren kronika da Peruarenak eskaini duena. Euskal literaturan ohikoa ez den gerra bati heltzea izan daiteke idazlearen ekarpen azpimarragarriena, baina hortaz gaindi ez diot deus berezirik aurkitu. Bestalde, Ipar Euskal Herriko eremuan txertatutako narrazioa izanik ulergarria da nafar-lapurteran idatzi izana, baina sinesgarritasun maila aldetik onuragarria bada ere, ohituta ez dagoenari irakurketa astuna suerta dakioke.

Pasarte interesgarriak ere aurkitzen ditugu, eszena patetiko eta izugarri bortitzak deskribatzen dituztenak. Hala nola, frantses eta aleman bat gorpu xehetu baten aurrean aurkitzen direnean eta, sufritu dituen mutilazioei erreparatuta, zein alderdiri dagokion gorpua lurperatzea erabaki behar dutenean. Azkenik, alemanak paper bat luzatuko dio frantsesari bere helbidearekin, “nehoiz gerla bururatuko balitz, Alemaniarat behar zitzaiola bisitan joan” (89. or.) gaineratuz.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak