kritiken hemeroteka

8.711 kritika

« | »

Ispiluak / Eduardo Galeano (Xabier Alegria) / Txalaparta, 2013

Ispiluak Estitxu Martinez / argia.eus, 2013-12-27

Mundu ia ororen isla eskaintzen duten Eduardo Galeanoren ispiluei begira aritu naiz azken egunotan. Xabier Alegriaren itzulpena irakurri dut, berak bere ispiluaren isla espetxearen itzaletik argira eman baitu, eta hari aberatsez josi ditu Galeanoren kontakizunak hitzez hitz. Zapore garratzak dituen arren, kontakizun laburrez osatutako liburu dastagarria da erabat, ipuin mordoa irentsi ala noizean behin degustatzekoak.

Badira horren ikusezinak izanagatik ispiluek itzultzen ez dituzten islak eta horietako asko Galeanoren liburuan ezagutu izan ditut, emakume zigortuenak, batik bat. Ez nator liburuaren sintesia egitera, baina emakumeen kontakizunetan ageri diren zenbait adierazpen hautatu nahi izan ditut, istorioz osatutako historia unibertsal honek aurrera egin ahala ez baitira pertsonaiak horrenbeste aldatu eta beste behin, gure gorputzarengan erabakitzeko eskubidea ukatuz zigortu nahi gaituztelako.

Ebak frogatu zuen sagarra, Pandorak zabaldu zuen kutxa eta ordutik emakumea behartu zuten munduko gaitz guztiak erditzera: hondamendiak, heriotza, guda… Bular borobilduak eta aldaka zabalak marraztu zizkioten deabruari, jainkosak jainko bihurtu zituzten eta “Ebaren estigmarekin jaio izanagatik” zigortua izan da emakumea. Eko ninfak “inoren ahok egundo errangabeak” esateagatik erauzi zioten ahotsa eta ordutik esan zuenaren oihartzuna baino ez da iristen.

Tlazolteolt Mexikoko ilargi, huasteken gau-jainkosa, azteken jauretxe ar horretan tokitxorik eskuratzeko gai izan zen.” Emaginak eta erditu berriak babesten omen zituen, baina ugalkortasun eta maitasunaren jainkosa gizonen galbidea izanagatik zaborra jatera zigortu zuten. Galdua gizona bazen ere, emakumea bilakatzen zuten emagaldu eta galbide izanagatik errudun.

Maria ama sagaratua izan zen salbatu zen bakarra. “Ebak kondenatu zituen emakumeak. Mariak berronbideratu. Berari esker dute damu izateko aukera Ebaren alaba bekatariek“. Baina bada ez bada ere “ebanjelioetan gutxitan agertzen da Maria“. Zerbait gehiago mintzatu zen Hipatia 415. urtean Alexandriako eskolan, fede itsua zalantzan jartzen zuen eta pentsatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik “gurditik erauzi eta biluztu zuten eta kaletatik barna arrastaka eraman, eta kolpatu eta sastakatu. Eta herriko plazan sutzarrak eraman zuen bere hondar zena.” Antzeko amaiera izan zuen Olympia de Gouges Frantziako militante iraultzaileak emakumearen eta herritarraren eskubideen adierazpena proposatzean “Gillotinara igotzeko gai bagara emakumeok, zergatik ezin gaitezke plaza oholtzetara igo?” eta moztu zioten burua.

Emakumeen inguruan mintzatzeko oztoporik izan ez zutenak, ordea, Santuak izan ziren. San Juan Kristostomok esan zuen: “hitz egin zuen unean bertan eragin zuen jatorriko bekatua lehen emakumeak” eta baieztatu zuen San Anbrosiok: “emakumeari berriz hitz egiten utziz gero, berriro ere ekarriko du gizonarentzako hondamendia.” Eta 1234. urtean elizan kantatzea debekatu zieten emakumeei hogeigarren mende hasiera arte.

Diote Alzheimer gaixoei ispiluak estaltzen dizkietela euren burua ere ahaztu egiten dutelako, euren burua ezezagun dutelako. Jende askoren ispiluak estali nahi izan dituzte, emakume askorenak, nor izan ginen eta nor garen gogora ez dezagun.

Orain, inoiz estali ez dituzten ispilu distortsionatuek borreroaren isla itzuli nahi digute eta gure gorputzaren jabe izateagatik egin nahi gaituzte hiltzaile. Ez dugu umetoki bat edukitzeagatik bekatari izaten jarraitu nahi eta erditu nahi badugu, egon dadila gure esku.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak