« Apustu orokor bat | Jainkoaganako bideko istorioak »
Justizia interditaren poetika / Fito Rodriguez / Utriusque Vasconiae, 2013
Hordago poesiara! Ainara Maia / Gara, 2013-11-10
Bateko urrearekin hasi, eta zazpiko urrea atera du bigarrenez, Pio Barojaz aritzeko. Hirugarrenez bateko kopa atera eta Luigi Pirandello. 1976an, ni sortu nintzen urtean, Erreforma Politikorako Erreferenduma egin zela adierazi dit Fitok. Eskertzekoa da bizi ez nuen garai baten berri jakitea bizi izan zuen baten hitzetan. Hiruko kopa atera du laugarrenez, eta Tomas Meabe agertu zait. 1975ean hil zen Franco, gerora “frankismo egokitua” izan zela susmarazten dio Fitok irakurleari. Bosteko kopa atera eta Paul Verlaine agertu zait orrialde batean. Fito Rodriguezek esan dit frankismoaren garapena ulertarazteko ikuspegi ebolutiboa erabiltzen badugu, balizko trantsizio horri buruz ari garenean, hura bizi izan zuten bakoitzaren garapenean ikusi behar dugula. Gezurrak azaldu ziren historialarien artean Trantsizioa zela-eta, eta bere ustetan ezin izango litzateke inondik inora esan trantsiziorik egon zenik, ezta inolako berezko aldaketarik ere, eboluzio politikoa baizik.
Zazpiko kopa atera du, Jose Hernandez aipatuz, Argentinan oso ezaguna. Trantsizioa noiz gertatu zen ere zalantzak agertzen ditu Fitok, nork kontatzen duen, horren arabera epe desberdinak ikusten ditu. Fitoren ustez Trantsizioa 1961etik 1986ra gertatu zen. Hiruko ezpata atera du Fitok, eta Jean Mirandek nahi omen zuen Bizkai ta Zuberoa junta zitezen. Ondoren, hiruko bastoa atera du eta Jean-Paul Sartre antiojoduna agertu da. Bosteko bastoa atera du gero, eta Franz Kafka agertu; eta Foucault-ek Biopolitikaren jaiotzaren teoria plazaratzeko Francoren heriotza erabili zuen, boterearen aldaketa baten aurrean geundela azaltzeko. Aldaketa hura zen boterea zentzu errepresiboan, debekatzailean eta alienatzailean ikustetik, boterea sortzaile, produktibo eta kontrolatzaile izatera pasatzearena.
Seiko bastoa Giovani Papinirekin agertu da. 1961ean Arestik bere “Zuzenbide debekatua” idazten du eta Euskal Herrian 339 apaizek erabateko kritika egin zioten erregimenari, gizartea eta politika hasi ziren bihurtzen laiko. Biko urrea eta Pablo Neruda. Mundua testuinguru, Kuban nahiz Sobietar Batasunean komunismoa, Aljerian eta Txinan iraultzak. Eta Euskal Herria munduan kokatu nahian ez zuen erraza. Seiko urrea atera du gero Fitok Pedro Axular aipatuz. Erregeko ezpata eta Gabriela Mistral azken-aurreko. Fitok diosku Xibertan bildu zituela Monzonek, Franco hil ondoren, Euskal Herriko oposizioko gehienak, eta hor sortu zela nolabait orain arte dirauen abertzaleen arteko haustura bat. Joaneren bihotza poeta zen ofizioz, eta hori lau haizetara zabaldu zuen 60ko hamarkadan Mikel Laboak, Gabriel Zelaiak bere “Rapsodia” euskaraz eta Gabriel Arestik bere “Zuzenbide debekatua” argitaratu zutelarik.
Seiko koparekin batera Gabriel Zelaia eta Blas de Otero. Arestik esaten zuenez Euskal Herriari debekatu egin diote justizia, Euskal Herrian ez dago justiziarik, hemen “justizia interdita” dira. Erregeko kopa atera eta Federico Garcia Lorca. “Berradiskidetze nazionala” kontzeptua sortu zen eta frankismoak lortu zuen beraiek egindako sarraski guztiak epairik gabe geratuko zirela ziurtatzea. Zaldiko ezpata eta Miguel Hernandez. Argentina eta Txileko diktaduren egoera bertan behera geratu da 1983an. “Justizia trantsizionala” edo “justizia poetikoa” agian Egiaren Batzordearen bidez gauzatzen da, ezin izango baita aldaketa burutu, aurreko kontuak argitu gabe. Amnistiaren Legeak ez zuen ahalbidetzen ezertxo ere egin ahal izatea frankismoaren krimenen aurrean. Horregatik Joaneren bihotz poetikoak minez negar egiten zuen pozaren gainean. Baina guk lortu behar dugun saria egiazko literatura gure hizkuntzan sortzea da.
Hordago bat igortzen dio Fitok irakurleari, oro har euskaldun orori. Orain planteatzeko daukagun aukera berri bat da, ziklo aldaketa baten aurrean baldin bagaude, segur aski justizia trantsizionala eta Egiaren Batzordeak izango dira hurrengo urratsa. Orain gure esku dago beste prozesu batzuetatik ikasitakoa botere politikoaren ziklo aldaketa honetan proposatu ahal izatea, justizia trantsizionala indarrean jartzen hastea eta orduko amnistia legearen egokitzapena eskatzen hastea. Euskal Herriak akordio politiko nazionala behar du, eta nazioarteko erakundeen babesa lortzea ezinbestekoa da, gure Trantsizioa egiten hasteko independentzia Europan. Eta bideak eman eta onartu adierazpen askatasun nahikoa, bakoitzak bere narrazioa zabaldu eta sakondu ahal izateko.
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Silueta
Harkaitz Cano
Ibon Egaña
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres