kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Elkartasun basatia / Oier Guillan / Susa, 2013

Lilia Brik eta zapatistak Igor Estankona / Argia, 2013-05-12

Ufa, Oierrek hain gogor heltzen dio liburuari non malkoak eta amorrua nahastu baitzaizkit odolean ia. Esan gabe doa lehen poema hori, kantu bat ia, sentikor eta biribila da; Benitoren antzera kokatzen gaitu munduan, Otamendiren gisara definitzen du nazio bat, gure Liberia, urruntzen ari dena.

Baina bere erara hunkitu gaitu oraingoan Guillanek, ez inoren diskurtsoarekin. Bera izateari utzi gabe eta prosaikokeriak aparte utziz aritu da buru-belarri. Entzun dut Oierren hankapean oholtza karraska —“salbatzeko modua izan daiteke Teatroa”— eta entzun dut musika bafleetatik —Baldin bada, Beti mugan, Silvio…— eta liburuak utzi nau lehengo antzera, baina askoz hobeto: “Maitatuak izatea merezi duten gauza guztiak / maitatu nituen nik ./ Desagertu egin naiz haietan ./ Baina oraindik gorria da nire sudurra”.

Eskuen sustraiak (Susa, 2009) baino aberatsagoa, kontraesan handiagokoa, gordinagoa da Elkartasun basatia. Titulutik bertatik hasita indar itsuei bide ematen die idazle askoz poetago batek, azkenean forma hartu balu legez ahalegin estetiko eta politikoaren nahaste zail horrek. Epika fin bat eta galtzailearen apologia astun ez den bat erabiliz lortzen du hori. Zelanbait, berdetzen eta itzultzen ari dira abandonatu genituen ametsak, antzaldaturik eder: “Eta onartu oraingo hauek direla garai onenak”. Optimismo hori da konpromisoa.

Eta denborak protagonismo itzela dauka. Batzuetan erraz ezagutu daiteke poetaren gaztaroa eta errepasatu 70eko hamarkadan jaiotakoen nahi eta ezina. Beste batzuetan inspirazio eta bulkada bat-batekoa da eta ez dauka nostalgia gramo bat ere. Astiro-arin, urrun-gertu, atzo-orain konbinatuz lortzen du argazki bat bizitzarena sano erreala, erdi ameslaria erdi desengainatua: “Ez gara inork idatzitako / biografia baten jabe ,/ baizik eta abailaren egarri diren / hankarte guztien adin berekoak ,/ inork gutxik ulertuko dituen lanak egiteko / lanak hartzen ditugunean/ militantziaren zirku gorabeheratsu honetan”.

Elkartasun basatiak moralarekin du zerikusia. Antiheroiaren moralaz dihardu, demagun. Dena dela, duindu egin du Guillanek etika hori, polemikatik atera du, adjektiboak bilatu dizkio. Poesia munduaren ikuskera baten zerbitzura jarri ordez, mundua bihurtu du poesia-zelai. Horregatik irakurri arren urte batzuk barru, nago jazoeren gainetik iraungo duela bere musikak, danbor hotsaren durunduak.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak