« Lilia Brik eta zapatistak | Erantzuna »
Kristalezko begi bat / Miren Agur Meabe / Susa, 2013
Kristalezko begi bat Asier Sarasua / Eibartik, 2013-05-15
Azkenaldian beldur pixkat ematen dit liburuen inguruko iritziak idaztea blog honetan, ondoren Kritiken hemerotekan ikus eta lotsagorritu egiten naizelako. Are gehiago liburu honen kasuan, hainbeste laudatu dena eta goi-mailako iritzi eta kritikak jaso dituena (Hemerotekan bertan begiratzea besterik ez duzu).
Baina tira, gustatu zaizkidan liburuekin egin ohi dudan bezala, labur-labur bada ere, hemen nire iritzi xumea (kontsumo propiorako, esaten dena), liburua ri-rau irentsi duen irakurle xingle batena. Izan ere, gustura irakurri dut Miren Agur Meaberen azkena, oso; egun betean hasi-buka.
Gustatu zaizkit:
Sentimenduen sakonera eta sakontasun hori azaleratzeko bide egoki, garbi eta eraginkorra.
Estilo ariketa. Hizkera eta estilo berezi/landu/pertsonala sortzeko ahalegin ondo betea.
Ironia dosi egokiak.
Kapituluen luzera (edo laburrera), ipuin edo poema tankerakoak, asko.
Parrafo batzuen maixutasun sendoa. Borobilak.
Kapitulu jakin batzuk, adibidez: “Autoerretratua” deskripzio-ariketa bikaina; “Itzalak” poema narratibo metaforiko ederra; “Gaztatxo kaxaren teoria” iradokitzailea; “Orbainak eta beste” mingarria; “Hildakoen begiak” hunkigarria; “One star” paradisiakoa.
Ez zaizkit gustatu:
Biluztu behar horrek, batzuetan, deseroro samar sentiarazi nau. Hondartzatik kanpo norbait larrutsik ikusten duzunean bezala; are gehiago adin batetik gorakoa bada (barkatuko dit ia adinkide dudan Meibik). Ziurrenik, norbere orbanak ispiluan ikusteak ez digulako, askotan, graziarik egiten.
Tarteka errepikakor samarra iruditu zait. Tarteka. Sekula ez aspertzeraino, hala ere.
Liburuaren idazketa-prozesuaren inguruan idatzitako pasarterik gehienak (soberan daudela esango nuke; niretzat bai, behintzat, gehienak). Horren inguruan aritu zen Iban Zaldua? (ez dakit, ez nion dena ulertu).
Off-topic batzuk (esate baterako 126. orrialdekoa).
Laburbilduz: gustatu zait. Dexente. Asko. Merezi du, gutxienez. Bai. Berezia ere bada euskal letretan. Eta, agian, 2013ko Euskadi Saria izango da. Ez da urruti ibiliko.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui