« Arestik mailuz jotako harrizko mahaia | Hizkuntzari buruz »
Xake mate / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2002
Literatura Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-06-23
Susmoa daukat, liburua irakurri ondoren, gazte sailean ere ez lukeela paper txarrik egingo. Ez naiz ahoberokeriarik esaten ari. Hasteko, pertsonaia nagusiak, neska-mutilak dira. Liburuko bitxikerien artean esan dezadan mutikoaren izenik ez dakidala oraindik, beharbada hor nonbait ageri da, eta ni ez konturatu. Neska, Angela da, zintzo eta maratza baita, izenak adierazten duena bezalakoxea. Mutikoa elbarria da eta hiru soinu ditu buruan kendu ezinik: gerra garaiko bonbardaketena (alemana baita, eta Bigarren Mundu Gerra jasandakoa); gurpil-aulkiaren ardatzarena, eta zurezko xake-piezek beren kutxatik ateratzean egiten dutena. Hiru soinu horiek buruan, gurpil-aulkira kondenatua, xakea izango da bere bizitzari nolabaiteko atsegin eta plazera emango dion jokoa. Xakean jokatzearekin batera ikasiko du munduak taularen antza duela, eta xake jokoak berez ez duela ezberdintasun handirik gerra jokoaren aldean, ezta bizitzaren aldean ere. Mutilaren begien aurrean gerra ondorengo historia bat azalduko baita, penizilina kontrabandistena hain zuzen. Graham Greeneren eleberri eder hartan bezala, Hirugarren gizona izeneko hartan bezala, penizilinaren inguruko trafikoak ezbeharra ekarriko du eta zoritxarra ere bai azkenik. Historia sinplea da, pertsonaia gutxi ageri dira, baina pertsonaien deskribapena mutiko baten begiek ikusten dutenari lotuko zaio, lehen pertsonan idatzita baitago. Hark bere fantasian izan ere, Erregina Beltza eta Erregina Zuria bereiztuko baititu. Giroa ere mutikoaren fantasiak marraztutakoa da gehienetan. Pasarte batzuk, egia esan, oso zinematografikoak dira: sotoetako giroa, sotoen deskribapena.
Historia sinplea da, esan bezala, baina idazleak ongi aprobetxatu ditu elementu guztiak, eta ongi erabili ere bai nobelan zehar, nola jokalari ausart eta jakintsu batek xake-piezak taula baten gainean. Azken finean bizitza literaturaren aldean jar daitekeen bezala, literatura ere jar daiteke xake-jokoaren aldean.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui