kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Zentauro-hankak / Jon Gerediaga / Pamiela, 2011

Harri izatea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-04-14

Esaten da. Entzuten da. Harrizkoa zara. Sentimendurik gabekoari leporatzen zaio. Norbait ez denean harritzen, larritzen, egoera deseroso baten aurrean. Maitasuna izan daiteke horrelako egoera bat. Ez ditugu gure pasioak azaltzen, are gutxiago esaten. Harriaz edo harriarekin mozorrotzen gara. Laztan gutxi gurean. Eta gure ahuldadeak agerian utzi, ezta pentsatu ere! Baina Jon Gerediagak, bere Zentauro-hanhak idatzi eta argitaratu duenean, gorputz eta arima biluzi bat gure esku uzten ari da. Eta hau eskertzen da. Ariketa zintzo baten aurrean gaude. Gerediagak bere hirugarren poema liburua sortu du. Sorkuntza ederra. Maitasuna du bere ardatz nagusia, baina era berean, heriotzaren ikuspegia maitasunaren albotik eskaintzen digu poetak. “Eta azkenean / basoan ez / nire buruan agertu dira / hitz handiak: / Maitasun.Herio”. Gerediagak eskaintzen digun maitasunaren inguruko aitortza, sentipena, ez da melengea. Esaten eta egin dezakeenaz ari da. Poesiaren bitartez, hitzaren bitartez, metafora oso bat eraiki du. Zentauroaz baliatu da. Mitoak ditugu gure baitan, baina Gerediagak mitoaz baliatu da askatasun osoz barne hitzak askatu eta azaltzeko. “Norbaitek barka nazan maite zaitut / baten batek behintzat barka nazan / atseden har dezan nire erruak zure altzoan / eta zure sabelean erortzeko gero astiro-astiro”. Gerediagak jolastu egin du hitzaren erritmoekin eta errimarekin. Hitz jokoak eraiki ditu eta jolasa horretatik irudi eta lirika bat eraiki ditu. Liburuan badago halako tentsio bat, dialektika moduko bat eta liburuak dituen bi ataletan, poema bakoitzetik halako garrasi puntu bat entzun dut. Garrasiak norbere baitara bilatzen du erantzuna eta zuk irakurle aurkitu zurea. Liburuak badu non erantzun.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak