« Jolasteko gogoa | Isiltasuna »
Bitartean heldu eskutik / Kirmen Uribe / Susa, 2001
Kirmen Uriberen liburuaren irakurketarako Jon Kortazar / Bilbao, 2002-06
Bitartean heldu eskutik izenburua “Bisita” poematik harturikoa da. Gogora dezagun poemaren gaia: ama eta neba droga hartu ondorengo gaixotasunez hiltzera doan drogazale gazte baten ohe ondoan dira ospitalean. Aspaldian ez da protagonista itzartu eta azkeneko hitzak horrexek zan ziren. Egoera dramatiko horretan gertatzen dira hitzok:
“Bitartean  heldu  eskutik,  eskatzen  zigun,
  ez  dut  promesarik  nahi,  ez  dut  damurik  nahi,
  maitasun  keinu  bat  besterik  ez”  (22  or).
Poemategiaren izenburua, poemategia bera, jaiotzen da ez dugunean jada bizitza osoa aurretik, bakarrik nahi dugunean “maitasun keinu bat”. Eta eskutik heltzea horixe da metonimia nagusi bat, maitasunaren metonimia, gorputzaren metonimia, ez etorkizunerako promesarik, ezta ere iraganerako damurik behar ez duen ahots batek heriotzaren aurrean eskatzen duen babes eskasa. Baina idazleari hain atsegin zaizkion garapenak ere kontuan hartu beharko genituzke testuak erakusten duen joera dramatikoaz jabetzeko. Hasieran “esan” egiten du, ondoren “eskatu”. Keinu bat gainera, hizkuntza nahikoa ez balitz bezala, ordu horietan, hitzaren mesfidantza balego bezala, hitzak eta hizkuntzak dena esateko gai ez balira bezala.
Deskripzio hutsarekin jarraitzeko asmoz zazpi atal nagusi, zazpi gai nagusi agertzen ditu liburuak. Eta bidaia txikia egin nahi nuke haietatik liburuaren nondik norakoak agertzeko asmoz.
Lehen atalak “gorputza” du mintzagai nagusi. Kirmen Uriberen liburu honetan estrategia poetiko gisa geratzen den bezala, gaia atalaren hasierako aipamenean aurkitzen da, baina era berean atala hertsi duen poematxoan. Atala Maragart Atwood-en aipamen batekin hasten da, eta gai biak lotzen ditu: gorputza eta hizkuntzaren ezintasuna:
“Zure  gorputza  ez  da  hitza:
  ez  du  gezurrik  esaten,
  egiarik  ere  ez”.
Erantzuna  ematen  dion  poemak,  ordea,  hala  dio:
  “—Deskriba  iezadazu  bere  bihotza
  —Laku  izoztu  bat  ematen  du,
  eta  haur  itoen  aurpegiak
  ezabatzen  dira  bertan”
Bihotzaren metonimia izadia da (beste alde batetik Atwood-en poesian gertatzen den bezala), baina han haur itoen aurpegiak ari dira ezabatzen, oroimenak ari dira galtzen, eta poema hori “Kardiograma” deitzen da, esan nahi da sentimendu baten adierazpen prozesua, idazkera (grama) prozesua.
Bigarren ataleko gaia memoria da, haurtzaroaren agerpena, haurtzaroko oroimena, baina Zbigniew Herbert-en aipamenak ematen dio hasiera. “Ipuinik ederrenak txikitakoak dira”. Esaldiaren beste aldean baina, azken poematxoa dago, gogoratuz, oroimenak (laku izoztuan bezala) urezkoak direla eta euriaren urak idazten dituela, perfilatzen dituela:
“Idatzi neure izena ere urarekin”.
Sexua dator ondoren. Sexua bizitza bide, sexua gozabide. Agian, idealizatu egiten du Uribek Bachmann-en aipuan:
“Gurasoek  esango  dute  ingumak  ibili  direla  gauez
  gure  hatsak  trukatzen  ditugunean”.
Hatsak trukatu! Izaerak aldatu… Baina berdin dio… Zeren berriro bukaerak joera berria pizten du sexuaren bizitzan ere:
“Gau  epela  egin  du  baina,
  ihintza  dute  azalean!”
Postmodemitateak eragin duen aldaketarik nagusiena nortasunaren desagerpenean datza. Rimbaud-ek adierazi zuen moduan, “Beste norbait naiz ni”. Gaur badakigu, aldiz, nor garen ere ez dakigula, nor asko bizi direla gure baitan. Laugarren zatiak zatiari buruz hitz egiten du. Atxagak aspaldi esan zuen “Hautsi da anphora” errepiktu eta errepikatu egin den aipuan. Sarrionandia ere ekarri nezake orrialdera baina alferrik izango delakotan nago, zeren hautsirik den ispiluak osatua izan arren ere ez du jadanik bilduko gordetzen zuen azkeneko isla. Eta beste idazle asko, nortasuna hautsia den honetan, batzuetan ergel garenean, eta beste batzuetan, gizon serio. Zabalaren antzera nik ere esan dezaket Hautsia natza.
Oraingo honetan baina, saileko azken poemak baino hobeto azaltzen du egileren mezua beste poema batean agertzen den esaldiak:
“Izan  ere  zatietan  datza
  errealitateren  muina”  (70).
Postmodernitatearen beste mugarri batekin egingo dugu topo ondorengo saiiean: hizkuntzaren mugak. Erabiltzen dugun hizkuntza honek errealitatea errepresenta dezake? Ala simulakroa da? Hizkuntzaren ezintasunak ere joko handia eman zuen Pott Bandaren poeten artean. Oraingo honetan zalantzarik gabe ziurtatzen du saileko azkeneko poema horrek egileak esan nahi duena:
“Denok  dugu  hitz  bat  gutxiago
  besteri  esateko”  (75).
Hitz bat gutxiago horretan dago kakoa, ezin esanean…
Arestiren eta Duchampen artean jokatzen den xake partida horrek (bere arau haustearekin) arteen artean dagoen elkarrizketa aipatzen du, literaturaren eta arteen arteko elkarrizketa nagusia izan da. Ez dago gaizki planteatua jokoa: alde batetik gure artea dago, gure hizkuntza, gure literaturaren sortzaile historikoa, gure tradizio historikoaren sortzailea, eta beste aldetik, Duchamp abangoardiaren sustatzailea aurrez aurre. Tradizioa aipatu beharko bagenu, xake joko horrek Arestik eta Fran-franek jokaturiko mus partida ekarriko liguke gogora. Han Arestik Fran(co)-fran(co)ren aurrean galdu egiten du partida nahiz eta hogeita hamaika eta eskutik izan. Zalantza dut ez ote den gauza bera gertatu abangoardiako hizkuntzaren eta poesia sozialaren artean gertatu denean partida.
Azken sailean bizitzak irabazten du. Gorputz ustelduak ere bizitza maite du:
“hungariar  aldra  bat
  ikusi  nuen  zuhaizpean,  eta  andreak  eta  umeak
  eta  garagardo  epel  bat  eta  eskusoinua”  (87).
Carl Sabdburg-en aipuak garbi (eta agian ingenuoki) garbi uzten du zein den bizitzaren zentzua. Igande arratsalde epelaren gozoa. Lehenago Sextonen testua bilduz aipatu den giroa:
“Horixe  da  zoriona
  orduka  lan  egiten  duen  behargina”  (20).
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Asier Urkiza
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Amaia Alvarez Uria
Txillardegi hizkuntzalari
Markos Zapiain
Jon Jimenez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Paloma Rodriguez-Miñambres
Lakioa
Josu Goikoetxea
Mikel Asurmendi
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro