« Fikzioaren izterrak | Itzalen artean mugitu »
Maigret / Georges Simenon (Juan Mari Mendizabal) / Igela, 2010
Besterik gabe, Maigret Ander Arana / Diario de Noticias, 2011-01-11
Igelaren eskutik Juan Mari Mendizabalek euskaratutako eleberritxo hau ia oharkabean pausatu da liburu-dendetako apalategietan. Oharkabean diot, bai, argitaletxearen webgunean ere alferrik bilatu baitut sakelako argitalpen honen berri. Eta bai Simenonek bai Maigretek ere beste zerbait merezi zuten, areago kontuan hartzen badugu komisarioaren abenturak euskaraz irakurri nahi izanez gero eskura dauden aukera bakarrak direla Eusebio Erkiaga lekeitiarrak 1954an itzulitako Aspaldiko Maigret (Andres Urrutia euskaltzainburuak atondu eta aurten Labayruk argitaratua) edo Iñaki Mendigurenek euskara ikasten ari direnentzat prestatutako Enigmak.
Ez baita ahaztu behar Georges Simenonen obrari buruzko datuak ez sinesteko modukoak direla. Maigret komisarioaren abenturei bakarrik erreparatzen badiegu, 75 eleberri eta 29 ipuin idatzi zituen, baina hori haren lan erraldoi eta amaiezinaren zati bat baino ez da, Maigretenak ez diren beste horrenbeste baino gehiago idatzi zituelako, eta beste horiek direlako, askoren ustez, benetako literatur balioa dutenak. Eta hala ere, XX. mendeko idazlerik oparoena izan zenak ez zuen lortu Frantziako Akademian sartzea (Alejandro Dumasi ere antzeko zerbait gertatu zitzaion), baina lortu zuen, ondo lortu ere, irakurleen aitortza, bere liburuen 500 milioi aletik gora saldu baitira 55 hizkuntzatara itzulita, eta Gallimard argitaletxe ospetsuak ere, azkenean, haren lanaren zati bat sartu baitzuen, 2003an, Simenonen jaiotzaren mendeurrenaren karietara, klasiko handiak soilik biltzen dituen La Pleiade bilduma mitikoan. Bilduman, ordea, Maigreten liburu gutxi batzuk baino ez zituzten sartu, “eleberri horiek izaera estandar eta errepikakorra dutelako”. Bistan da irakurleek ez dutela bere egiten destaina hori. Eta zer dago, bada, arrakasta itzel horren atzean? Bada, eleberri honetan aurkituko duzun hori bera: Jules Maigret komisarioa dago, haren izaera onbera, haren araztasun morala, haren jokabide zorrotz eta zintzoa, haren emazte zoragarriarekiko fideltasun erabatekoa. Eta Simenonen idazkera dago, haren estilo erraz eta soila, ia-ia lehorra izaterainokoa. Eta Paris dago, hiriko zoko-mokoen usaina, alkohola, gau-klubak, prostitutak, hilketak… Izan ere, Maigret komisarioa jaio zenean atera zen argitara Simenon idazlea, ordura arteko lanak ezizenez sinatu zituena. Simenonek Maigretengan aurkitu bide zuen, hain zuzen ere, bere bizitzaren ifrentzua. Maigret zintzoa, zorrotza, onbera eta fidela dela esan dugu, eta Simenonek, aldiz, bizitza sozial eroa izan zuen: ehunka maitale izan zituen (besteak beste Josephine Baker ospetsua), naziek Frantzia hartu zutenean haiekin lankidetzan aritu omen zen, amarekin harreman gazi-gozoa izan zuen (Gutuna amari liburu gupidagabea eskaini zion), hamaika tokitan bizi izan zen, baita itsasontzi batean ere… Horra Simenon eta Maigret. Horra Maigret eta Simenon. Horra txanponaren bi aldeak.
Honako Maigret hau, berriz, Simenonen eleberri tipikoa da. Maigret komisarioa erretiratuta bizi da emaztearekin Parisko aldirietako etxe batean. Aspaldi hartu zuen erretiroa, baina ustekabeko gertakari batek berriz ere murgilaraziko du Parisen. Floria kabareteko nagusia hilik agertu da, eta susmagarri nagusia Philipe da, Maigreten iloba. Komisario-ohiak hanpako kideei egin beharko die aurre, baina baita Quai des Orfevreseko bere lankide-ohiei ere, ez baitute begi onez ikusten Maigret muturra sartzen ibiltzea. Maigretek, noski, bere eskarmentu eta egonarri guztia baliatu beharko ditu batzuei eta besteei aurre egiteko eta ilobaren eztarria estutzen ari den korapilo hori askatzeko.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo