« Miseriaren ahotsa | Besterik gabe, Maigret »
Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi / Susa, 2010
Fikzioaren izterrak I.E. / Aizu!, 2011-01
Fikzioaren izterrak izeneko ipuin bilduma kaleratu du Ur Apalategik. Baina horrela deitu beharrean, Fikzioaren mugak ere deitu zatekeen, mundu literarioan murgilduta ez gaudenok (irakurle hutsak garenok, alegia) ezin dugulako jakin zenbateraino den errealitate eta zenbateraino fikzio zazpi ipuin hauetan kontatzen dena. Izan ere, susmoa hartzen da guztia ere ez dela fikzio, eta literatura-argitaletxe munduko bere esperientzian eta ezagutzan oinarritu dela idazlea ipuinok idaztean. Hala ere, ia beti erabiltzen ditu irudi jostalari eta harpajoleak’ “errealitate” hori islatzeko. Eta, ondorioz, askotan azalerarazten du irria irakurlearen aurpegian.
Hauek dira Apalategik kaleratzen dituen lehen ipuinak, eta guztietan dira ardatz bi gai: idazmena orokorrean (protagonistaren idazteko, eta argitaratzeko, gogoa) eta maitasun-sexu-adiskidetasun harremanak. Batzuetan literaturak eragiten du harreman pertsonaletan eta beste batzuetan, aldiz, sentimenduek hartzen diote gaina idazmenari. Zenbait kasutan, ustekabeek ere paper polita jokatzen dute.
Finean, egileari gustatu ez arren, ondorioa ukaezina da: ipuin bilduma hau irakurterraza da. Baina ez da idazleak “mintzaira literario txiroa” duela eta liburuaren “edukiak ez duela interes zipitzik” esateko modu diplomatikoa, ez. Egia borobila da. Areago, irakurterraza izateaz gain, liburu gustagarria eta oso atsegina ere bada.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi