« Zentzu komuna gidari | Ahots jokoa »
Ihes ederra / Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia / Alberdania, 2009
Proposamen Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-07-09
Ihes ederra komikia aspaldian euskal kulturan egin den saiorik interesgarrienetakoa dugu. Interesgarria izateak esan nahi du jakin-mina pizten duela, espazio ezberdinak zabaltzen dizkiola irakurle-ikusleari, proposamen kuriosoak dakartzala eta, estetika aldetik, garbiak.
Ez da hain aspaldi berriro piztu dela gure artean abangoardiari buruzko eztabaida, zikloen legeari men eginez. Izan ere, lehen ere halakorik izan da; eta ez ditugu ahantzi behar, edo ez genituzke bederen, Aresti hil ondorengo urteetan egin ziren saio eta zabaldu ziren proposamenak, tartean Etiopia eta Izuen gordelekuetan barrena. Abangoardia ekarri nahi izan zuten euskal kulturara, jakina. Beste kontua da ea lortu ote zuten, eta ez ote zuten huts egin saioek. Proposatutakoa abangoardiak, izan ere, hilik zeuden sortu zituzten herrietan. Aro bakoitzak bere fruituak ekartzen ditu, eta abangoardiaren zuhaitza aspaldi agortu zen, lehortu eta erori. Horrek ez du esan nahi saiatu ez gaitezkeenik abangoardia modu “berri”ak aztertzen eta ekartzen, bizitza mugimendu hutsa baita, batzuetan lerroz lerro eta besteetan inguruz inguru, Mirandek ongitxo zekien bezala. Historia, Marxen arabera, errepikatu egiten da: batzuetan, tragedia moduan; eta beste batzuetan, fartsa moduan. Bizitzak ere bi muga horiek ditu zehazki: tragedia eta fartsa. Aurrera goaz, aurrera goazela ohartzeke; eta atzera goazenean ere,.aurrera goazela sinesten dugu. Beste irizpide batzuk hartu beharko genituzke eztabaidarako, ez abangoardiaren beharraz edo ez beharraz, baizik eta postmodernitate azeleratu eta dena-irentsi-nahi honek utzi digun espazioan egin daitekeenaz, kulturaren ikuspegitik, euskal kulturaren altzotik, hala nahi bada.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui