kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Deception Island / Xabier Artola / Alberdania, 2010

Ahots jokoa Javier Rojo / El Correo, 2010-07-10

Xabier Artolak Deception Island izenburuko liburu honetan agertzen den narrazioarekin irabazi du Kutxak antolatzen duen Donostia Hiria saria, ipuinaren arloan. Liburuan agertzen zaiguna, beraz, ipuina da, baina testuaren luze-laburra kontuan hartu beharrean bertan kontatzen den istorioaren izaerari erreparatzen badiogu, nobela bat idazteko materiala dagoela konturatuko gara.

Argumentua Ane izeneko pertsonaiaren inguruan dago fokalizatuta. Asierrek, Aneren mutil lagunak, K2 mendira igotzean istripua izan du eta, gauzak honela, gizona Himalayan hilzorian dagoen bitartean, emakumeak lan egiten duen ospitaletik, Euskal Herritik bertatik, antolatzen dituzte zaintza lanak. Xabier Artolak hautatu duen ikuspuntuan istorio gehiena Aneren buru barruan gauzatzen da, haren pentsamenduen eta sentimenduen inguruan, haren dudak eta dezepzioak kontatzeko. Emakumearen gogoan sartuta, Anek Asierrekin duen harremanaren berri izango dugu, baina jakingo ditugu, baita ere, Asierren aurretik bere bikotekidea izen zen Karlosekin izan duen istorioaren zenbait xehetasun, gaiak epikarako bidea eskaintzen duen arren, idazleak etxean geratu den pertsonaiaren aldaketa kontatzea erabaki baitu. Eta alde honetatik, bereziki interesgarria da narratzailearengan nahasten diren ahots desberdinen jokoa. Narratzaileak hika eta zuka, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren pertsonak elkartzen ditu bere ahotsaren baitan, narrazioa hainbat planotan irekitzen delarik. Irakurleak, bere aldetik, adi egon behar du ahots horiek, edota ahots horien interlokutoreak, identifikatzeko. Emakumearen ikuspuntutik kontatzen dira gertakariak, eta K2-ko istripuarenak aitzakia dirudi emakumearen gogoan sartzeko, beste gertakari larri batek ere berdin balio bailezake. Edonola ere, liburuan gauzak kontatu barik iradoki egiten dira, baina nago istorio honek emakumearen gogo-aldaketak ondo azaltzeko testuaren aldetik garapen handiagoa behar zuela. Baina, jakina, honek testuaren nobela-izaera gehiago nabarmenduko luke.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak