« Ahots jokoa | Atzoko etorkizuna da Zelaieta »
Hor hago Kevin? / Kevin Heredia / Meettok, 2010
Bada, bai (edo) Leire Lopez Ziluaga / Berria, 2010-07-11
Kevin Herediak Hor hago Kevin? izeneko nobela atera du. Berria egunkariko kultura sailean irakurri genituen haren aurreneko testuak; literaturari buruzko artikulu luzeak lehenengo, eta zutabeak ondoren. Hain zuzen ere, azken zutabea utzi zuen tokian hasten da nobela, gutxi gorabehera, Kevin bera Maribel neska-lagunarekin Menorcara oporretan joatekotan denean. Uhartean hasiko da idazten nobela, eta, ustez editore batek idazkia lapurtu ostean, abentura nobela antzeko zerbait bihurtuko da liburua, infernuetarako jaitsiera txikia gero eta, azkenik, jo-puntua euskal letretan duen lan metaliterarioa.
Liburuan behin baino gehiagotan aipatzen da autofikzioa, eta genero horren parodiatzat har dezakegu neurri batean. Kevin Heredia olagarroak Kevin Heredia pertsonaiari buruzko liburua idazten du, zeinetan Kevin Heredia bera bere buruari buruzko liburua idazten ari den. Amaieran, liburua zirkularra dela ikusiko dugu, hasieran zeuden zortzi eskuak ezabatuko dira, eta Kevin bakarrik geratuko da. Egin dezake autofikzioa fikzioko pertsonaia batek? Bada, bai. Eta, normalean, horrelakoetan, idazlearen errealitatearen zati (interesatu) bat bada fikzionalizatzen dena, oraingoan, fikzioa bera da Kevinen bidez euskal literaturaren errealitatean (edo irrealitatean?) sartu dena. Autofikzioa parodiatzeko orduan, ez ditu soilik genero horretan sailkatutako edo autosailkatutako liburuak parodiatzen, Hor hago Kevin? liburua bera ere parodiatzen da. Esango nuke liburuaren sakonean dagoen parodia hori dela haren alderik onena. Halaber, azpimarratzekoa da liburu osoa zeharkatzen duen umorea, liburuaren izaerarekin berarekin lotutakoa. Tonuan nabaritzen den umore horrez gainera, umore-printza txikiz beteta dago liburua, eta batzuetan funtzionatu didate, adibidez, editorea txinatarrekin azaldu den lehen aldian, baina beste batzuetan ez hainbeste, esate baterako, euskal literaturaren gaur egungo zenbait konturen inguruan egindako txiste batzuetan agerikoegiek.
Liburuaren planteamendua interesgarria iruditzen zaidan arren, ez nau asebete. Batetik, euskal literaturaren inguruko ironia azken bizpahiru urteei lotuegi dagoela deritzot, kritika sendoa egin beharrean; izan ere, eta adibide gisa, nobelaren harrera kritikoari buruz idazterakoan iaz saritutako nobela baten kritikaren inguruan sortutako zenbait nahaspilari egiten zaizkion erreferentziek ez dut uste luze iraungo dutenik irakurleen iruditerian. Baina egia ez da beti berdin-berdina, aldatzen da denborarekin, eta, agian, oker nengoela erakutsiko du denbora horrek berak hemendik urte batzuetara. Liburuko elkarrizketa asko ere behartuegiak egin zaizkit, zenbait gauza liburuko pertsonaiek esan beharrekoak izan beharrean egileek esan beharrekoak izango balira bezala. Nabarmena egin zait Kevinek editorearekin dituen elkarrizketetan. Bukatzeko, istorioko pertsonaia nagusietako bat ere, Telleria jauna, ertz gabeko pertsona gisa azaltzen zaigu, kontraesanik gabekoa, laua, ezdeusa.
Dena dela, gustatu zait liburuak bilatzen duen tonua, gurean hainbestek lortu nahi duten seriotasunetik edo ustezko samurtasunetik urrun. Hemen popa egiten den apurretan ere pop serioa egin nahi izaten da, eta adierazgarria da zuzenean aipatzen diren musika talde bakarrenetakoak Chico y Chica eta Elurretan izatea, serioagoak omen diren taldeen presentzia bestela hautematen dugun bitartean. Liburuaren metafora ona izango litzateke, baina gauza agerikoenetan egin dit huts liburuak, eta ni Elurretanen oso zalea naiz.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi