kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Zureak egin du / Iñaki Friera / Susa, 2010

Gureak egin du Gema Lasarte / Argia, 2010-07-04

Iruditzen zait, genero indarkeriaren inguruan sortzen ari den lurraldea arriskutsua, edo are, engainosoa bilakatzen ari zaigula. Bortizkeria da nagusi eta mugarriak morboan oinarrituta daude. Genero indarkeria erabat mediatizatua dago egun: irakurle nahiz ikusle mediatikook morbo dosia eskatzen dugu eta ondorioz horretan adituak diren marketin enpresek eman egiten digute. Diskurtso guztiak kontsumitzailearen neurrira eginak daude, izan ere, kontsumitzailea bera baita diskurtso-gai eta saltzen zaigun objektuaren eredu.

Halere, beti pentsatu nahi izan dut zinema edota literatura, sistema merkantilista horretatik zertxoren bat urrunduta zebiltzala, baina askotan sorpresa izugarriak hartzen ditut, genero indarkeria eta morboa azken aldian uztarri berean lotuak ikusi baititut Stieg Larssonen nobeletan edo El secreto de tus ojos filmean. Balirudike genero indarkeria emakume bat brutalki akabatzea dela. Baina datu batzuk jartzearren, Espainian, 2005ean, tratu txarren 82.750 salaketa jaso ziren; eta 2007an, genero indarkeriaren ondorioz, hildako 57 emakume kontatu ziren. Zer pentsatua ematen duten datuak, bien artean tarte galanta baitago. Argi dago feminizidioa (emakumeen kontrako terrorismoa) eman arte, indarkeria sinboliko izugarria eraikitzen eta legitimatzen dela gure gizartean. Eta nago, literaturan nahiz zineman, indarkeria sinboliko hori salatzen baino gehiago morboa sortzen dihardugula.

Bosh eta Ferrerek (2002), horrela definitu zuten indarkeria sinbolikoa: “Indarkeria tipo hau, boterea eskuetan duten taldeek (gizonak, zuriak, aberatsak…) beste talde batzuk (emakumeak, beltzak, pobreak…) menpean hartzeko diseinatzen dituzten estrategietan oinarritzen da. Martxan jartzen dituzten modalitate kulturalak, naturaltzat edota normaltzat hartzean gertatzen da indarkeria sinbolikoa. Azkenean, indarkeria sinbolikoak zedarritzen eta legitimatzen du feminizidioa. Beste modu batera esanda, gizartean giza-ezberdintasunak modu naturalean ikustera ohitzen gaituen indarkeriaz ari gara. Indarkeria tipo hau da, hain zuzen ere, erresistentzia gutxiena eskaintzen duena”.

Faltan botatzen dut indarkeria tipo hori gure literaturan, eta gehitxo irizten diot Lertxundik (2009) nahiz Frierak (2010) eskaini digutenari. Oso ondo daude, baina izenburuak begiratzea besterik ez dago sentsazionalismo puntu bat aurkitzeko. Aitziber Etxeberriak (2003; 2007), Dorleta Urretabizkaiak (2006), Uxue Alberdik (2009), Eider Rodriguezek (2008), Laura Mintegik (1988), Xabier Montoiak (2008) edota Lertxundik berak (1985), modu askoz ere isilagoan eta inplizituagoan iradokitako indarkeria sinbolikoari estimazio handiagoa egiten diot. Juarez ez ezik, genero indarkeriaren lurraldea, arriskutsua da oso literaturan, zineman nahiz bizitzan, eta ondo tratatzen ez badakigu gureak egin du.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak