kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Anphora baita / Pello Otxoteko / Alberdania, 2010

Kezka metafisikoak Javier Rojo / El Correo, 2010-07-03

Pello Otxotekok euskal literaturan egin duen lana batez ere poesiaren arloan,zentratu izan da, eta, Anphora baita izenburuko liburu honetan, bide hórretatik jarraitzen du, halako izenburua jarrita irakurleak berehala pentsatuko duen bezala. Anphora hitza literaturan —orokorrean eta euskal literaturan ere bai— askotan agertzen zaigun hitz klabe horietako bat da. Liburu honetan, bestalde, anphora hitza behin eta berriro agertzen zaigu, poema gehienetan haren erreferentziaren bat ikusiko baitugu, eta nago hainbeste erabiltzean hitzak esanahia galdu duela, sinbolo hutsa izan arteraino. Izan ere, Anphora (horrela agertzen da liburuan, letra larriz), unibertsoa, bizitza, jainkoa azal dezakeen sinbolo orokorra baita. Bere izaerak horretarako ematen du: espazioa betetzen du, baina hutsune bat dauka barruan, poroak dauzka barne-kanpoak nolabait lotzeko… Izan ere, Otxotekoren poesia abstraktua da, kezka metafisikoetatik sortua. Eta kezka metafisiko horiek (denbora, espazioa, bizitza, heriotza) azaltzeko ia aforismoak diruditen poema laburrak era biltzen ditu idazleak.

Kontrajarpen paradoxikoz beterik daude poemak. Hutsa eta betea, barrua eta kanpoa, bizitza eta heriotza bezalako dikotomiak agertzen zaizkigu hemen, eta era paradoxiko batean erakutsi nahi zaigu ez dagoela benetan haien arteko kontrajarpenik. Jarrera honek areagotzen du honelako poesian agertu ohi den planteamendua: azaleko errealitate faltsuaren azpian benetako errealitate sakon bat dago, eta sakoneko errealitate honetara heltzeko, azalak inplikatzen duen itxura gainditu behar da. Beste hitzetan esanda, dikotomiak gainditu nahi dituen poesia idealista baten aurrean gaude, azaleko itxuren azpian esentziak bilatzen dituen poesia baita.

Egia da halako kezka abstraktuak dituen poesiak oso publiko berezia duela eta Euskal Herrian arrakasta handia duela, baina iruditzen zait bizitzaz eta heriotzaz halako era orokorrean hausnartu ondoren, gizaki partikularren bizitzak eta heriotzak ahazten direla.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak