kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Metamorfosiak / Ovidio / Erein, 2001

Mitologia greko-erromatarra gazteen eskura Manu Lopez Gaseni / Deia, 2002-04-12

“Gure klasikoak” sailean Ulises liburuarekin hasitako ibilbideari jarraipena eman dio Erein argitaletxeak bigarren titulu batekin: Ovidioren Metamorfosiak obra sonatuaren egokitzapena.

Ovidio, jakina denez, idazle erromatar klasikoa izan zen: Inperioaren urrezko aroan bizi izan zen, Erroma Augusto enperadorearen agindupean emandako urteetan, hain zuzen ere. Amodioaren inguruko obrak idatzi zituen batik bat, Remedia amoris eta Ars Amatoria, eta baita hizpide dugun obra ere: Metamorfosiak.

Azken obra horretan, Ovidiok Greziatik Erromara iragan ziren mito klasikoen berri eman zuen. Antzinateko sinismenek eraikitako kosmogoniaren azalpena. Irizpide kronologikoa zerabilen, munduaren sorreraren mitoetatik Erroma hiriaren eraikuntza arte, egilearen garaia arte, azken batean. Historia luze bezain interesgarri horren kontakizuna hamabost liburutan zehar egin zuen, eta horixek dira euskaraz liburu batean bilduta aurkezten zaizkigunak.

Egokitzapen-lanak Juan Kruz Igerabideren eskutik joan dira, eta horretan ere, Ulisesen kasuan gertatzen zen bezala, bada “metamorfosirik”. Izan ere, jatorrian latinezko hexametrotan idatzita zegoena hitz-laura pasatu da, eta gero egin beharreko moldaketak etorri dira. Egokitzaileak berak hitzaurrean aitortzen duenez, “irakurle gazteak mundu klasikoan barneratzeko xedez, alderik narratiboenak hartu eta aldaera irakurterraz samar bat osatzen saiatu naiz (_) irakurlea literatura klasikora hurbiltzeko zubi bat eraikitzea da helburua”.

Eta helburu hori ederki lortuta dagoela uste dut nik: erreferentzia klasikorik apenas duten gazteek aukera paregabea dute mendebaleko iruditerian sendo txertaturik dauden elementuen jatorria eta azalpena ezagutzeko. “Edipo konplexua”, “Ariadnaren haria”, “Pigmalion efektua”, “Kupidoren ukitua”, “nartzisismoa” bezalako adierazpideen, edo Disneyren bitartez iritsi zaien Herkules, Neptuno eta besteren zergatia jakiteko parada izango du, Metamorfosiak liburuko istorio jakingarrietan barrena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak