« Txotxongilo jokoa | Poesia hirian »
Arimen maisua / Irene Nemirovski (Mikel Garmendia) / Alberdania, 2009
Arrazaren patua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-12-18
Kontuz ibili beharra dago Irene Nemirovskirekin. Ezer ez baita dirudiena, eta halako ondorio batera iristeko ez dago ezer hoberik haren Dantzaldia irakurtzea baino. Bertan ageri baitira haren literaturan, eta bizitzan, ezaugarriak izango diren pertsonaiak: pobreziatik atera eta gora igo den emakumea; senar dirudun eta axola-, gabea, diruaz beste ezertarako, noski; mundua, alegia, gurasoen mundu soziala ezagutu nahi duen alaba; debekua eta mendekua. Mundu atsegina da eta ordenatua, itxuraz; krudela, funtsean, errukirik gabea. Berak ere emakume ahul eta indargea zirudien, baina justu kontrakoa zen.
Arimen maisuan kontatzen zaiguna deserrotu baten bizitza da. Dario Asfar da protagonista, Krimeako judua, tipiko eta arketipikoa, itxuratik hasita. Pobre iristen da Nizara, emazte eta haur jaio berriarekin, eta bere abilezia eta eskrupulurik eza erabiliko ditu bere egoeraz beste egiteko. Badu pertsonaiak errusiar petoak diren beste pertsonaien aztarna. Dario Asfar Lermontoven pertsonaia izan daiteke; giza mailan igo nahian, edozer ekintza egiteko, baita bere burua saltzeko gauza ere baita. Eta bere burua salduko du, ondorioei garrantzi gehiegi emateke. Arimen maisu bihurtuko da, arimen sendagile, ezkutukoaren manipulatzaile, bere probetxurako, eta ez arimaz gaixo dena sendatzeko.
Baina badira alda ez daitezkeen elementuak, tartean odola eta arraza. Daria Asfar judu izango da, gora igota ere, eta judu bezalaxe hartuko dute, eta judu deia gogoraraziko diote hala behar denean. Finezia handiko liburua da, zimur psikologiko guztiak ondo marrazten dituena. Bada liburu antisemitatzat hartu zuena. Ezer ez da dirudiena, ordea. Nemirovskik bere garaiko errealitatea pintatzen du, bere errealitatea, doinu ilunez.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi