kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek / Fertxu Izquierdo / Alberdania, 2009

Poesia hirian Javier Rojo / El Correo, 2009-12-19

Fertxu Izquierdo idazle nafarraren bigarren poema liburua da Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek izenburua duen liburu hau, Blas de Otero Bilbo Uria Nazioarteko I. Poesia Lehiaketa irabazi zuena. Poema liburu honetan idazleak hiria erabiltzen du sentimenduak azaltzeko esparru nagusi. Alde horretatik, beste zenbait poetarengan hiriaren aurrean nabaritu ohi den desegokitasunari itzul eginda, hiria sentimenduak adierazko kokagune hautatua bihurtu da poema hauetan, hori lortzeko hiria desmaterializatu behar izan badu ere. Kontuan hartu behar da euskal poeta askok, hiritarrak badira ere, ez dutela bere burua eroso sentitzen hirian sentimenduak kokatu behar dituztenean, hiria mundu erasokor baten adierazpidea izango balitz bezala, eta hiritarrak direla irudikatu nahi dutenean hiri marjinala da beraien poesian azaltzen dena. Fertxu Izquierdok ez du halako desegokitasunik agertzen hiria hautatzerakoan, baina horretarako hiria era berezian aurkeztu behar du. Bere poemetan agertzen zaigun hiri horrek ez dirudi hiri material bat, hiri idealizatua baizik, ideia moduan agertzen zaigun hiria, egiazko hiria baino gehiago. Eta inguru abstraktu horretan denbora bihurtzen da poetaren kezka nagusi. Hirian zehar egiten da bidaia, baina toki batean zehar mugitu beharrean, bikoiztutako denbora bat aurkezten zaigu halako ibilbidea egiteko.

Alde batetik, egunaren atal desberdinak azaltzen dira (egunsentia, eguerdia, arratsaldea eta gaua) eta hauen inguruan osatzen da liburuaren eskema nagusia. Baina bigarren denbora batekin ere egiten dugu topo, zeren urtaroei buruzko erreferentziek ere zeharkatzen baitute lehenengo ardatz hori. Eta denbora biak lotu nahirik bezala, hainbat txori motari buruzko aipamenak ere agertzen zaizkigu. Gauzak honela, hiria ez da leku material bat, denbora gauzaturik ikusten dugun euskarri ideala baizik. Beste era batera esateko, Fertxu Izquierdoren poesia honetan hiria benetako hiria izateari uzten dion neurrian bihurtzen da adierazi nahi duenaren euskarri erosoa. Testuinguru horretan, idazleak sinbologiaz beteriko irudi surrealistak, batzuetan oso pertsonalak diruditenak, erabiltzen ditu, eta hizkuntzaren alderdi materialena ere —hau da, hitzen soinuak— kontuan hartzen dira poemak egiteko, abstrakzioaren eta sentsualitatearen arteko oreka mantendu nahi den bitartean.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak