kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Mila ezker / Garbiñe Ubeda / Susa, 2009

Ezkerraren poza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-09-04

Esku-ezkerra izatea ez da, jakina, esku-eskuina izatea bezala. Euskaraz ez. Eskua eskuina baita, alegia eskubikoa, edo eskuinekoa, zer nahi duzuen. Ezkerra beste kontua da; ezkertia bezala. Eta ezkertiarra zer esanik ez. Euskaraz egin daitezke hitz jokoak, eta are pentsamendu eta ideia jokoak ezkerti eta ezkertiarra, eskuina eta eskuindarra bateratuz. Gazteleraz ez hainbeste; hizkuntzaren arazoak medio. Horretaz asko eta ongi idatzi izan dute Patziku Perurenak eta beste batzuek, ongi idatzi ere.

Garbiñe Ubedaren liburua alaia da; eskerra izateari bere traszendentzia eta garrantzia kentzen dio. Eta eskertzekoa da. Garai batean esku-ezkerra izatea zerbait pekaminosoa izan zitekeen, zerbait ezkutatzekoa. Ez daude urruti garai haiek non ezkerreko eskua bizkarrari lotzen zitzaion, eskuina treba zedin. Garai hauetan, hala uste dut behintzat, ez dago ezkerraren jazarpenik, batzuek kontrakoa sinetsi nahi badute ere. Areago esango nuke, debekatua eta persegitua izan den edozein korronte edo ideologia, debekatua eta persegitua izateari uzten, galtzen du, batetik, itzalpeko eta ifrentzuko izatearen xarma, eta, bestetik, besteak bezalako bihurtzen da.

Liburua kazetari estilo lauan idatzita dago. Aipatzen dituen kontu eta historietatik interesgarrienak Euskal Herriari dagozkionak iruditu zaizkit: Julian Ajuriagerra eta Jorge Oteiza aipatzen dituena. Kazetaritzan ez dago pertsonaiarik, gertaerak baizik. Pertsonaia biziagoa da, baina beste maila sintaktikoa eskatzen du, alegia literarioa. Kazetaritzak, ordea, ez du esparrurik, jo dezake gora edo jaitsi daiteke behera. Edo gera daiteke, kronika soil gisa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak