« Ezkerraren poza | Nitasunetik »
Talatik tiroka / Markos Zapiain / Elkar, 2009
Eztabaida sortzeko irrika Patxi Sarriegi / Deia, 2009-09-05
Egunerokoak abiapuntu, politika, sexualitatea, pedagogia, etika, irakaskuntza, familia, erlijioa edota futbola, esaterako, gai andana jorratzen ditu Zapiainek bere talaiatik, 2002tik 2009 bitarte egindako hausnarketak eta pasadizoak denak. Funtsean, eztabaida eragin nahi duten gogoeta pertsonalak dira askotan, hori bai, ekarpen originalak sarritan. Ezin uka horretarako Zapiainek egindako ahalegina, maiz lortua gainera.
Hortaz, bada salaketarik tartean, baina halaber ipuina, txistea, zurrumurrua ere bai, denetarik. Azken batean, errealitateak ematen duen astindua baliatzen du egileak gogoetarako akuilu, egunerokoa hain anitza denez. Askatasunez burutzen du egitekoa Zapiainek, idazteko orduan lotsarik gabe ari da orriotan, ohiko perspektibatik ihesi. Ugariak dira adibidea… irakurlea harritu eta kateatzeko grina asegabea da, benetan adarra jotzerainoko sentsazioa errepikakorra tarteka.
Izan ere, zentzuzkoa dena eta ez dena etengabe erlatibizatzen du egileak liburuan zehar, berea eta irakurlearena kontrajarriz askotan. Komunikatzaile aparta dela frogatzen du Zapiainek orriotan, gaia edozein dela ere, ohiko estereotipoak alde batera uzten ditu behin eta birritan, asmatzen du irakurlearengan iristen. Liburuko izenburuan dioen moduan, tiro egiteko prest beti.
Nolanahi ere, liburua ideietan freskoa da, egunerokotasunetik harago momentu askotan bizitzaren alde ezkutuagoak ere deskubritzen dituena. 45 urteak beteak izateak lagundu dio horretan, bizitzan zehar pilatutako kontatzeko moduko pasadizo ugari tartekatzen ditu. Bestela ere, maiz testuen abiapuntuak hedabideak ditu egileak, testigantzak nornahirenak, adierazten duenez. Zenbaitetan gogoetok kronika kutsua dute, bere bizitzaren halako errepasoa dira, ukitu pertsonalez gogoratuak.
217 orrialdetan jorratutako 123 zipriztin, umorez eginak, bizitzaren erakusgarri dira. Bakar batzuk aipatzearren, Andre-gizonen arteko desberdintasuna, Arma-saltzaileek indarkeria gaitzetsi, Putaren egun alaiak, Pedofilia edo euskara, Euskal orgasmoa, Atxagaren ustelkeria morala, Athleticek atzerritarrak fitxatu behar lituzke… errealitateak eskainitako zernahi astintzeko aitzakia bihurtzen du egileak, eztabaida sortzeko irrikaz. Ezin uka, abilezia aparta erakusten du zereginean Zapiainek.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez