kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Karramarroaren aztarnak / Hasier Etxeberria / Elkar, 1997

Bixi-bixi Aingeru Epaltza / Nabarra, 2002-03

Euskal literaturak 70. hamarkadatik hona bizi duen homologatze prozesuak alderdi soziologikoa ere nabarmendu du. Oro har Mendebaldeko bertze herrietan gertatzen den bezala, kazetarien pisua gero eta handiagoa da gure narraziogintzan. Hain segur ere, hizkuntza lantzeko tenorean ofizio handia duen jende horren bulkadak ikusteko handia du, bertzeak bertze, azken hamarkada honetan nagusitu zaizkigun kontamodu zuzen eta biziekin, baita gure inguruko nahiz kanpoko errealitatea lantzerakoan sumatzen den ikuspegi aniztasunarekin. Bada horri alderdi txarrak ere aurkitzen dizkionik, gatzik eta piperrik gabeko prosaren beldur. Gisa horretako alerik baldin bada bazterrotan, ez dugu hemendik salatuko. Derragun, soil-soilik, Hasier Etxeberria ez dela inondik ere horietarik.

Laster bi hamarkada eginen ditu elgoibartarrak bere lanak argitaratzen. Ez da hagitz produkzio ugarikoa, azken sei-zazpi urteetan zerbait azkartu badu ere. Nobela bat baino gehiago plazaratua du, baina neurri motzean ari izan zaigu maizago. “Karramarroaren aztarnak” ere sail horretakoa da.

Osotara bortz ipuini egiten dio leku bilduma honek: “Horazioren bidaiak”, “Yukatan”, “Anna Paula”, “Museora bisitaldia” eta “Ipuin postmoderno bat egin diot neure buruari”. Mamiz eta azalez ezberdinak dira guztiz, eta ez da joskura nabarmenik haien artean, kanpoko ikuspegiarena ez bada: hiru Hego Ameriketan gertatzen dira —horietarik, bi Brasilen—, eta laugarren baten ardatza ezohiko pertsonaia baten bidaia da Euskal Herritik kanpo. Nolanahi ere, badira denetan ez bada, gehienetan aurki daitezkeen ezaugarriak: errealitatea magikotasunaren ukituez antzaldatzeko guraria, ekarpen ezberdinez ondutako hizkera bizi eta aldi berean aberatsa, bere buruaz ere irri egiterainoko ironiaren eta umorearen erabilera, gizartearenganako begirada mingotsa, pertsonaia samurrenganako zaletasuna eta ustekabeko akaberak bilatzeko trebezia. Halakoxea da, izan, Hasierren prosa. Akatsik aurkitzekotan, hau aipatuko nuke: liburua amen batean irakurtzen da, burutik buru, irakurlea gehiagoren gosean utziz. Badakit, alabaina, hori, hobena barik, bertutea dela aunitzendako.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak