kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Oinez / Xabin Egaña / Arabera, 2001

Xabin Egañaren ezohiko liburu bat Fito Rodriguez / Gara, 2002-03-02

Xabin Egañaren ibilerak barne soseguaren bila egindako urratsen berri ematen digu Arabera argitaletxeak eskainitako ezohiko liburuan. Eskaintza preziatua, bada, egilearen Jura aldeko pasierak nahiz gogoetak gal ez daitezen.

Esan bezala, ezohiko liburua da gaur hona ekarritakoa. Izan ere, alde batetik, berez ez baita liburua (bere zentzu hertsian bederen…) eta, bestetik, liburua den neurrian, liburuaren neurria ematen baitu bete-betean.

Ezin esan Egañak Jose Luis Alvarez Santa Cristinari dedikaturiko liburuak testu asko duenik. Bai, ordea, aski baduela. Liburu gehienek daramaten informazio alfabetikoaren gehiegikeria arbuiatuz edo, marrazkiak dira orriotan gehien barreiatzen direnak. Apenas hamasei burutazio euskaraz (bukaeran gazteleratuak) aurkitzea badago natura alpinoaz zirriborraturiko orrien artean (hostoen artean beharko genuke adierazi…?).

Marrazkiak dira, ohiko ez dena, liburuaren oinarria. Hizkiak, berriz, osagarria.

XV merdearen hondarrean Sebastian Brantek bere Das Narrerschiff (Eroen ontzia) argitaratu zuenean ez zuen testu askorik plazaratu. Geroxeago poeta ezezagunak zein ezagunegiak (Jacques Locher, kasu) olerkiak aritu ziren gehitzen eta ardatzezkoa zena potolatzen liburuak sekulako arrakasta lortu zuelako testuz urriegia izanda ere. Orduko kulturak ez zuen onartu nahi izaten aipatu Das Narrerschiff ekarpena (testuak bezainbestekoa, behintzat) Alberto Durerok egindako grabatuetan fundatzen zela. Ez zela testu-liburu hutsa, alegia.

Oraingoan ere marrazkien eskaintzak du garrantzia nahiz eta, goian esandakoaren arabera, gogoetak haiekin batera joan. Bidai kaiera dugu, ezbairik gabe. Baina, esperientzia bihurtzen diren bidaiak bezala, barne bidaiaren berri ere badugu aurkitzerik erakusten zaigun baina erakusketa ez den honetan.

Natura eta sosegua. Gure gizarteak galdurik dauzkan erreferentziak dira Egañarentzat kaia eta lasaitasuna, Itaca eta baretasuna.

Das Narrenschiff zaharrean, Errenazimentuan zabaldutako giro kultural eroaz trufatzen ziren hitzetan nahiz marrazkietan. Bere “Oinez” honetan Xabin Egañak gaurko gizarteak galdu duen sosegua ez du aldarrikatzen, erakutsi egiten du. Apalki bezain tinko. Irudiz eta hitzez.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak