« Lilura | ?pila, pila, pila, patata tortilla! »
Itzulpengintza-estrategiak / Axun Aierbe / UPV-EHU, 2008
Itzulpengintzaz Javier Rojo / El Correo, 2008-11-22
Itzulpengintzaz hitz egiten denean, euskara tartean delarik, gehienetan euskaratutako testuez eta euskaratzeko teknikez hitz egiten da. Gure hutsune kulturalak betetzeak arduratzen gaitu batez ere. Bestelako itzulpenek, euskaratik beste hizkuntzetara egindako itzulpenek, ordea, interes txikiegia piztu dute gure artean. Axun Aierberen eskutik datorkigun Itzulpengintza-estrategiak izeneko liburuak bigarren itzulpen hauetan jartzen du arreta, ikertzaile honek aztertzen baitu zer-nolako estrategiak erabili diren zenbait euskal idazleren lanak gazteleratzeko.
Hiru atal nagusi ditu liburuak, idazle banaren literatur lanen itzulpenak aztertzen dituztenak. Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano eta Ramon Saizarbitoria dira aukeratutako idazleak. Idazle hauen obra batzuk itzultzeko erabili diren estrategia desberdinak azaltzen ditu Axun Aierbek, adibide zehatzetan oinarrituta. Horrela ikusiko dugu oso desberdin jokatzen dela itzultzailea egilea bera denean edo itzulpena beste batek egiten duenean. Autoitzulpenaren kasuan (Harkaitz Canoren kasuan, adibidez), idazle itzultzaileak askatasun osoarekin jokatzeko aukera du, eta itzulitako testua bere bilakaeraren barruan sartzen den beste testu bat izango balitz bezala aurkezten da. Beste kasuetan, itzultzaileak ezin du hain askatasun handiz jokatu eta itzulitako testua jatorrizkoari atxikiago ageri da. Arazo hauek guztiak, testuetan agertzen diren testu-murriztapenak eta gehikuntzak, kultura-egokitzapenak eta bestelako aldaketak aztertzen ditu zehatz eta zorrotz Axun Aierbek. Eta esan behar da liburu honekin lehen aipatutako aurreiritziari egiten diola aurre idazleak. Testuak euskaratzea garrantzitsua da, baina euskal literaturaren ikuspuntutik begiratuta, are garrantzitsuagoa izan daiteke euskal testuak euskara ez dakiten edota euskaraz irakurtzen ez duten irakurleei nola aurkezten diren ikustea. Izan ere, kontuan hartu behar dugu, euskaldunak alde batera utzita, euskal literaturaz interes handiena izan dezaketenak gehienetan gaztelera erabiltzen dutenak direla, eta horien artean lehenak, Euskal Herrikoak bertakoak. Bide honetatik jarraitzeak euskal literaturaren sistemaren azterketara ere eramango gintuzke, euskal literaturak Espainiako literaturaren sistemarekin zer-nolako harremanak dituen ikustera, alegia.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi