kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Paranoiaren hozberoa / Juan Izuzkiza / Pamiela, 2008

Gizarte paranoien arrastoan Patxi Sarriegi / Deia, 2008-09-30

Paranoiaren hozberoa (Nintendorena).Horixe Izuzkizak idatzitako saiakera liburu berriaren izenburu osoa, Iruñeko Pamiela Etxeak plazaratutakoa. Hain zuzen, argitaletxe berak antolatutako 2007ko Juan Zelaia Saiakera saria irabazitako lana da berau. 2008an argitaratutakoa. Nabari zaio idazleari filosofatzeko grina, horixe paranoiaren zentzua. Horixe gaurko munduaren gaixotasunaren izena. Galduta ibiltzearen zentzua, gaurko gizartearen larria.

Gaur egungo mundu mailako egoerari buruzko azterketa-begirada kritikoa burutzen du Izuzkizak, halako begi keinu kritikoa inguratzen duen, gaituen errealitate gordinari. Freskotasunez egiten du, baita ironiaz ere, modu ausart eta originalean, saria ematerakoan epaimahaiak espreski jasotzen duenez. Gogoeta franko isurtzen ditu pentsalariak, liburuko sarreran bertan agertzen duenez, modu xumean askotan, saiakera lagungarria izan daitekeelakoan urrats batzuk egiteko infinitura abiatzeko.Labur esanda, horixe bizitzaren jokoa, horixe liburuaren azken nahia, jolas bat izatea. Kapituluak aurrera joan ahala areagotzen dena, paranoiaren itzala handituz doalarik, paranoia nagusituz.

Kapituluka paranoia desberdinen berri ematen digu egileak. Esate baterako, gerra modernoaren egitura, holokaustoa edota mitoa. Joko bat da liburu osoa, bidaia bat, azken aldera irakurlea halako moralkeria ondorioztatzera bultzatzen duena. Horixe filosofoaren hautua. “Bakezale amorratuak gara, hiltzaile eroa beti bestea da; ados, baina argi! Egoerak edozein unetan egin lezake bere magia, honi bira emateko…”. Irakurlearen kontzientzia astintzea du helburu.

“Arrazoimenaren iturburua inteligentzian dago. Inteligentzia geldiezina izateaz aparte, ase ezina ere bada. Ez ditu hutsuneak jasaten eta horien aurrean ezikusiarena egiten aditua da…”. Gogoetez beterik dator liburua, ziztadak etengabeak dira. “Modernitateak, ahal duen neurrian, zokoratu du sufrimendua. Emaitza aski ezaguna da: ordaindu behar izan dugun prezioa gehiago sufritzea izan da”. Datuak ere ematen ditu, gogoeton osagarri, paranoien erakusgarri, egia zikinak: “Urtero 27.000 ipar amerikar suizidatzen dira, 13 milioi krimenen biktimak izaten dira, 37 milioik emozio-egoera kontrolatzeko botika hartzen dute, 80 milioik laguntza psikologikoa behar izaten dute, milioi bat haurrek beren etxeetatik alde egiten dute mota askotako gehiegikeriak jasanda, bost milioi inguru edo kartzelan daude edo baldintzapeko askatasunean, lau milioi eta erdi gose dira… horrela jarraitzen du zerrenda beltzak: hildakoak eta gaixoak edonon agertzen dira”. Zentzu horretan, egilearen paranoiak denon paranoiak dira. Badu liburuak zer hausnartua, irakurleak zer pentsatua hainbat kontraesanen artean. Jokoa ez baita beti irabazten. Halaxe,gure garaiko paranoietara garamatza Izuzkizak, ausardiaz, arrazoiaren mundura. Zoriontsuak al gara? Izuzkizaren esanetan, iraganean eta etorkizunean gaude beti,orainaren oparia inkonszientean ezkutatuz. Horren prezioa gaixotasuna da, paranoia.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak