« Udako uztak | Zaurien barne gatazka »
Amodio gutunak oinordetzan / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2007
Zapalduen indarra Javier Rojo / El Correo, 2008-01-19
Alberdania algitaletxeak argitaratu ditu Lydia Flem idazle belgikarraren liburuak euskaratuta. Oraingo honetan, “Amodio gutunak oinordetzan” atera da. Aurreko liburuak bezala, hau ere narrazio bat da, non idazleak bere esperientziaz hitz egiten digun. Beraz, lehen pertsonan idatzitako fikziorik gabeko nobelatzat-edo har dezakegu, epserientzia autobiografiko baten berri ematen duena. Beste ezaugarri bat gaineratu behar da kasu honetan. Fikziorik gabeko nobela autobiografikoa izateaz gainera, liburua metanarrazioa ere bada, narrazio bat nola eraikitzen den kontatzen baitzaigu.
Liburu hau “Nola hustu nuen gurasoen etxea” liburua amaitzen zen puntu beretik abiatzen da. Liburu hartan idazleak kontatu zuen gurasoak hil ondoren zer egin zuen haien gauzekin. Liburu hoentan, berriz, gurasoek gordetzen zuten altxor zehatz batekin zer egin zuen azaltzen zaigu. Etxea husten ari dela, gurasoek elkar ezagutu zutenetik ezkondu ziren arte elkarri bidali zizkioten eskutitzen bildumarekin egiten du topo idazleak. Dudak sortzen zaizkio, ez baitaki zer egin haiekin, irakurri, gorde, bota… gurasoen intimitatean sartzea da eskutitz horiek irakurtzea, baina, hala ere, sentitzen du gurasoek eskutitz horiek gorde bazituzten, berari helarazteko, beraien historiaren memoria gordetzeko egin zutela. Eskutitz horiekin eraikitzen du idazleak gurasoen amodio historia: Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, 1946an, ama izango zen neska hura Suitzako ospitale batean dago errekuperatzen, kontzentrazio esparruan jasandakoek oso makal utzi baitute osasunez; aita izango zen gizon gazte jatorri errusiarrekoak bisita egin dio kasualitatez, nazien mendetik libratu eta gero. Amodiozko istorio bat gauzatu da bien artean, hiru urtean eskutitzen bidez garatuko dena.
Lydia Flemek kontatzen digu nola agertzen den islatuta amodiozko istorio hori eskutitzetan eta zer-nolako sentimenduak sortzen zaizkion berari gurasoen kontu horiek irakurtzean. Eskutitz horien argitan, bere burua ari da aztertzen, eta, gurasoen historia hori ezagutzean, hobeto ulertuko ditu bere izaeran aurkitzen dituen zirrikituak. Liburu zirraraggarria da, zinismoz beteriko mundu honetan itxaropenaren mezua uzten duena, erakusten baitu sufrimenduaren gainean ere eraiki daitekeela gizakien neurriko zorion txiki eta pertsonala, zapalduen indarra, alegia.
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Iraitz Urkulo
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Mikel Asurmendi
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Maddi Galdos Areta
Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Aiora Sampedro