« Infernuaren ifrentzu | Istorio baten historia »
Mozorroaren xarma / Asel Luzarraga / Erein, 2007
Itxurazko anarkia Javier Rojo / El Correo, 2007-11-10
“Mozorroaren xarma” izenburua duen nobela argitaratu berri du Asel Luzarragak. Argumentua xelebre xamarra da. Protagonista, Zigor izeneko mutila, bere munduan bizi da, errealitatearekin dituen harreman bakarrak ordenadoreen bidez egiten dituela. Behin batean, txateatzen ari den bitartean, Thailandiako neska eder batekin topo egin eta honek Thailandiara gonbidatzen du. Zigorrek, halako gonbita ikusita, dena alde batera utzi eta ekialdera jotzen du. Bidaia horretan, polizia-operazio batean nahastuta ikusten du bere burua. Gauzak honela kontatuta, nobela serio baten aurrean gaudela pentsa dezake irakurleak.
Baina ez, ez da hori idazleak eskaintzen diguna. Protagonistak Ignatius J. Reilly-ren antz izugarria du, halako moldez non John Kennedy Toole-ren irudimenetik sortutako pertsonaia bitxi horren anaia bikia dirudien. Zigor, bere inguruan gertatzen ari denaren aurrean, ez da ezertaz ere konturatzen, eta ideia bat besterik ez dauka buruan: Thailandiara gonbidatu duen neska ederrarekin oheratzea, birjintasuna (mutilarena, jakina) behin betiko galtzeko. Argumentu honekin, irakurleak ez du koherentzia handirik bilatu behar, gertakari guztiek parodiaren bideetatik jotzen baitute. Testuak umoretsua izan nahi du, eta bertan ageri diren osagai guztiak asmo horrekin aurkeztuta daudela esan daiteke. Adibidez, testuari buruzko erreferentziak narratzailearen hitzetan, testuan bertan, aurkitzen dira, testuaren testutasuna (nolabait esateko) azpimarratzen dutenak. Honelako erreferentzia metaliterarioekin irakurlearekiko lotura berezia lortu bezain-bat, testuak nobelagintzaren aldetik dituen hutsuneak desenkusatu nahi ditu, halako hutsuneak parodia izatearen ondorio baitira (eta ez trebetasun faltaren ondorio).
Dena dela, nobelaren ibilbidea markatuta gelditu denean eta argumentuak berez jo dezakeela aurrera ikusten denean, narratzaileak alde batera uzten ditu horrelako komentarioak eta nobelak bide konbentzionalagoetatik jarraitzen du. Gaur egun, euskal literaturan, ohiko bihurtzen ari den literatura-bide batzuen adibidetzat hartu ahal dugu testu hau: istorio barreragilea, parodian oinarritua, bere burua ere serio hartzen ez duen liburua. Izan ere, euskal literaturan modernitatera heldu gabe, postmodernitatera pasatuak gara, eta literaturak bere garrantzi kulturala galdu duen mundu batean gaude. Azkenean, txistea eta testua baino ez zaigu gelditzen.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez