kritiken hemeroteka

8.653 kritika

« | »

Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena / Luis Sepulveda (Jesus Mari Mendizabal) / Alberdania, 2007

Istorio baten historia Mikel Ayerbe / Berria, 2007-11-11

Petrolio isuri batek kutsatutako kaioa Zorbas izeneko katu handi, beltz eta potoloaren etxeko balkoira iristen da. Larriki zaurituta, azken ahalegin batez arrautza bat errutea lortuko du. Hil aurretik, ordea, katuari hiru promesa eskatzen dizkio: lehena, arrautza ez jatea; bigarrena, kaiokumea hazi eta hezitzea eta hirugarrena, hegan egiten irakastea. Hortik aurrera, hainbat arriskuri aurre eginez, Zorbas katua emandako hitza betetzen saiatuko da, bere lagun Idazkario, Colonello, Orojakile eta Haizalde katuekin batera.

Izan ere, 1996an gazteleraz argitaraturiko Luis Sepulvedaren Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena liburua fabula moderno baten adibide argia da. Gai honen inguruan Manu Lopez Gasenik Literaturak umeei begiratu zienean saiakeran aipatzen duen banaketa kontuan hartuta, alegia honetan gizakien rolak jokatzen dituzten animaliak aurkezten dira. Mariasun Landaren Elefante txori bihotza liburu bikainean bezala, ipuin honetan katu bakoitzak bere bihotza eta izaera dituelako: Zorbas katua arduratsua eta ausarta da, diziplina eta erabakiak hartzeko gaitasuna dira Colonello katuaren ezaugarriak, Orojakile katua jakintza entziklopedikoaren jabe da eta horrela beste katuekin ere. Adoptaturiko kaiokumeak berriz, guztien laguntza beharko du kaioei hegan egitea dagokiela ikasteko.

Ezagunak dira animalien artean gertatzen diren adopzio kasu bitxiak. Txerri batek bere kumetzat hartu eta txerrikumeen artean hezia izan den zakur bat ikusi nuen aurreko astean telebistan. Hor dugu, zineman arrakasta izan zuen Babe txerritxoaren kasua ere, artzain-txakurrek hazi eta artzain-txakur sentitzen zen txerrikumearen istorioa. Ezin ahaztu ahateen artean itsusi jaiotako zisnearen kontakizun klasikoa. Eta alegia hauetan bezala, katu izan zitekeen Zorion kaiokumeak kaio bat dela ikasi beharko du. Atxagaren Xola zakurrak basurde edo lehoiekiko zituen kezkak gogora ekarriz, bi hego zertarako dituen irakatsi beharko dio katuak hegaztiari.

Zortzi eta ehun urte bitarteko gazteentzako kontakizuna omen dugu Jesus Mari Mendizabal Bizargorri-k euskaratu berri duen fabula. Eskura dudan gaztelerazko bertsioan muga laurogeita zortzi urtetan ipintzen da. Sepulvedaren ipuin honetan oinarritutako Antxeta eta katua animazio-filmak, berriz, zortzi urteko muga hori ere zalantzan jartzen du, filma txikiagoentzat ere gozagarri den neurrian. Izatez, oinarrian istorio sinple bat dagoelako eta istorio hori kontatzeko moduak, ilustrazioen aukeraketak, edizio motak edo estiloak, nahi eta nahi ez, irakurketa aukerak eta irakurle motak baldintzatzen dituelako.

Euskarazko edizioaren kasuan, beste behin ere, Antton Olariagaren ilustrazioak azpimarratu behar dira. Irakurketa maila anitzak marrazkien bidez zoragarri irudikatzen ditu, kapitulu bakoitzeko aurrerapena eskaintzeaz gain. Eta baliteke ni bezalako irakurle eta ilustraziozale bat jatorrizko bertsioan Miles Hymanek tarteka eskaintzen zituen orrialde osoko marrazkien irrikiz gelditzea ere (Olariagak eskuz eginiko marrazki gehiago eta handiagoen irrikiz, noski).

Itzulpenari dagokionez, aitortu behar dut Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena liburuak gorabehera batzuk badituela. Itzulpen estrategia batzuk oso egokiak direla deritzot (pertsonaien izenak, “miaukatu” bezalako esaerak…), baina beste zenbaitek karranka egiten dute. Irakurketa oztopatzen duten esaldi eta esamoldeez ari naiz, eta tamalez, adibide bat baino gehiago aurkitu ditut, zuzenak izango diren arren, desegokiak iruditu zaizkidanak.

Azken kritikak

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Iraitz Urkulo

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Mikel Asurmendi

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Irati Majuelo

Silueta
Harkaitz Cano

Ibon Egaña

Azken batean
Lourdes Oñederra

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Maialen Sobrino Lopez

Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak