« Istorio baten historia | De Profundis »
Goizalbaren argitan / Pello Otxoteko / Erein, 2007
Maitasun poemak Jon Kortazar / El País, 2007-11-12
Poeta filosofikoaren fama hartu du bere ibilbidean Pello Otxoteko Vaquerok (Irun, 1970). Bere curriculumaren lehen lerroan esaten zaigu Zientzia Biologikoetan eta Biokimikan lizentziatua dela. Izan bada poesiaren alorrean poesiaren eta zientziaren arteko zubia eraikitzeko ahaleginetan dagoen ildo bat, gure artean oso gutxitan landu dena, baina bere aukerak beste bide bat jarraitu du eta maitasuna hartu du gune nagusitzat bere Goizalbaren argitan azken lanean.
Bere joera nagusiak sinbolismoaren guneetan ibili izan dira orain arte: Haraindiko begiradaren bila (1999), Itzalaren ñabarduretan (2001), Arnasa galduaren ondarea (2003). Eta bide hori indartua agertzen da komentatu nahi dugun poema liburu honetan, izan ere, aukeratu den aipuan bertan agertzen da sinbolismoaren zutabe sendoenetariko bat: hitzaren eta errealitatearen arteko muga eta tinka. Esanaren eta izanaren artean mugitzen da poeta, eta esanak dakar izana poetaren mundura: “Hitz xamur batean / galdu nuen / barruan neukan guztia”.
Xumea eta zertzeladaz betea da Pello Otxoteko Vaquerok egiten duen poesia, sentimendu landuz eta finez osatua, bere hiztegian nagusiak dira: oroitzapena, arnasa, damu, etsipen, itzal bezalako hitzak, erreferentzia mundu baten kokapen argiak.
Baina maitasuna tratatzeko orduan, poetak badu joera nagusia poema luzeak idazteko, burutazioaren menpe balego bezala. Egia da haiku eta poema laburrak ere badirela liburuan kontrastea bilatzeko asmoz. Izadiak emandako intuizio batetik hasten ditu maiz poemak eta intuizio horren barneratze prozesuak, pentsakizun joerak, sentipen agerbideak ematen diote jarraipena poesiari. Noski badirela maitasun gai horretara hurbiltzeko beste bide batzuk, minimalismotik edo erotismoaren agerpenetik (oraintsu irakurri ditut horrelakoak Pako Aristiren liburuetan), baina Pello Otxoteko Vaquerok beste bidea aukeratu du, denborari berea emanez eta sentsibilitatearen bidetik maitasunaren misterioa agertu nahi luke: “Emakumeen bihotza, sekretuetan sekretuena”.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi