« Maitasun poemak | Barru-barrutik egiten dizut dei »
De Profundis / Oscar Wilde (Aitor Arana) / Txalaparta, 2007
De Profundis Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-11-12
Mina. Horixe da gutun luze-luze honen irakurketaren ostean gelditzen dena. Eta minatik haratago; sumindura, amorrazioa, ernegazioa, atsekabea eta bihozmina. Berbarik berba nahasten dira. Letra arteko hutsuneetan badu zer aurpegiratu egileak. Maitaleari, baina baita; munduari, egokitu zaion sasoiari, irakurleari eta bide batez, bere buruari.
“Nire ondoan egon zinen bitartean, nire artearen erabateko hondamendia izan zinen, eta, etengabe Artearen eta nire artean tartekatzen utzi bainizun, neurririk handienean bete nintzen lotsaz eta erruz”.
Gutun luzea da De Profundis; Sakonetik idatzitakoa eta Oscar Wilderen ikuspegi ezberdina ematen diguna. Wilde hautsia da, dena galdu duena, barruan daramanari bide eman behar diona ziega sakonetik. “Bosie maitea” esaten dio hasieran. “Maitasunez, zure lagun Oscar Wilde” amaieran. Tarteko berrehundik gora orrialdeetan, baina, esan beharreko denak esaten dizkio Wildek lagun eta maitale izandakoari. Gorriak eta zuriak.
“Gero zoriontsu izaten ikasi behar dut. Beste garai batean banekien, edo banekiela uste nuen, senez”.
Izugarrizkoak esaten ditu idazle irlandarrak, baina ez dizkio soilik lagunari esaten, lehenago esan dugun moduan; une batzuetan bere buruaz mintzo dela esan genezake, entzungo ez dion norbaitekin. Barruak hustu beharra maitaleak eta bere egoeraren eragileak suspertu dute baina balio dio egileari munduaren neurria hartzeko. Munduaren neurria azaltzeko.
“Noizbait berriz idazten badut, idazlan artistikoak egiteko esan nahi dut, bi besterik ez dira mintzagai eta baliabide izan nahi ditudan gaiak: bat “Kristo, bizitzako mugimendu erromantikoaren eragile gisa” da; bestea “bizitza artistikoa portaerarekiko harremanean ikusita”.
De Profundisek irakurtzen duenaren barrenak astintzen ditu. Barruraino ailegatzen da gutun luze hau, eta zenbaitetan hitzok isurtzen duten minak zipriztindu egiten du.
Ez dut deus askorik esan itzulpenaz, baina egia esan, zein hizkuntzatan irakurtzen ari nintzen jabetu ere ez naiz egin.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez