kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zakur kale / Harkaitz Zubiri / Susa, 2007

Konpetentziako hiria Javier Rojo / El Correo, 2007-09-26

Harkaitz Zubirik “Zakur kale” izenburua duen narrazio bilduma idatzi du. Liburu honetan Donostia hiriaren bestelako ikuspegia ematen saiatzen da. Alde batetik, marko paregabearen topikotik ihes egiten du liburuan, bertan agertzen zaigun hiria ez baita hondartzaren inguruan eraiki den postal turistikoa. Liburuaren meritu nagusia ez da hori, ordea. Izan ere, ahalegin interesgarria egin du idazleak bestelako topikoetan ez erortzeko. Askotan, idazleek Donostiaren irudi topiko horren kontra aritzen saiatzen direnean, Donostia zaharreko giro marjinatua eta askotan hiper-abertzalea, hau ere bestea bezain topikoa, erakutsi nahi izaten dute, bi mutur hauen artean ezer ez balego bezala. Ez da gipuzkoarren edota donostiarren kontua bakarrik, Bilbo euskal literaturaren gunetzat jartzen denean ere halakoak agertzen baitira. Zubirik erakusten duen hiria bestelakoa da, norberekeriaren hiria, dirua irabazteko edozein gauza egiteko prest dagoen jendearen hiria, igotzeko konpetentzian ahalegintzen direnen hiria. Mendebaldeko hiri burges normal bat, alegia. Narrazioek elkarren artean lotura xumea dute, eta beraz liburu hau ia zatika eraikitako nobelatzat ere har liteke.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak