kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Diotenez / Karlos Linazasoro / Erein, 2007

Diotenez Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-09-23

Eten-puntuak gustatzen zaizkit, horixe adierazten dutelako, etena ez behin betikoa, tartekakoa baizik. Eta Karlos Linazasororen Diotenez lanak jarraipen hori iradokitzen du. Edo behintzat liburua esku artera ailegatu zitzaidanean hori pentsatu nuen… jarraituko du.

Ironia, barre txiki zeharkakoa ageri da Linazasororen lanean. Neurri txikian, hori bai, izan ere, neurri txikian idatzitako hausnarketak, uneak, istoriotxoak dira bertan agertzen direnak.

Esan daiteke bitan banatuta dagoela liburua. Batetik berba baten gaineko esaldi bakaneko gogoetak. Esaterako. Putxuarena berba hartzen du eta horren gainean sortu zaizkion gogoetak ekartzen dizkigu: “Putzuen begietan beti malko bat dago” edo “Putzua irla bat da, baina alderantziz”, edo beste bat “putzuak ez du balio ahanzturaren gordailu izateko”.

Itsasargia gustatu zait gehien, batez ere zera esaten duenean: itsasargia abandonuaren zuzia da.

Eta bigarren zatian ironiari eta kontu txikiei egin die leku egileak. Oso poetikoak dira batzuk, mikro ipuin asko agertzen da, eta gero zenbaitetan txantxak direnak.

Umea eta aingeruaren arteko solasaldia ederra da.

—Ez zaitut iristen ikusten. —Hegan etorri naiz ba, mutiko. —Baina orain ez da aingeru sasoia. —Arrazoi duzu, ume. Ni kontrapasako aingerua naiz.

Eta zer esan José Rialtoren istorioaz? José Rialto ikonoklasta burges bat zen, konformagaitz aberats bat: egunero-egunero bi orduz egiten zuen igerian korrontearen kontra bere igerileku klimatizatuan.

Ez du amaierarik liburuak, eta beharbada hasierarik ere ez. Diotenez hitzak gauza askorako bideak zabaltzen ditu, eta sailkagaitza den liburuaren sailaren izenaz zer diostazu? Bakanak. Ezin bestela izan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak