« Atabala eta euria | Amets bizia »
Miranderen lan kritikoak / Jon Mirande / Pamiela, 1985
Miranderen lan kritikoa Mikel Antza / Susa, 1986-07
“Pamiela” argitaletxearen Saio sailean agertu da liburu guztiz beharrezko hau. Mirandezale gero eta gehiago direnentzat zerbitzu paregabea, hortik zehar banandurik, sakabanaturik eta eskuragaitz zeuden zenbait idazki biltzen baititu. “Gernika”, “Elgar”, “Irrintzi”, “Egan”, “Enbata” eta “Igela” aldizkariak izan ziren Miranderen lumak maizenik bisitatu zituenak. Beti kritiko, askotan zorrotz, umoretsu eta ironiatsu zenbait pasartetan, bere idazlan horiek oihartzunik gabeko deiadarrak izan ziren. Eta lan horietan zehar ere mingostasun progresibo bat nabari da. Itxuraz jarrera defendaezinak defendatzen zituen Mirandek, baina ez zuen putxing egokirik topatu bere kolpeei erantzuteko, ez behintzat garaiko euskal munduan. Kronologiari jarraikiz, gutxi gora behera, apailatu dizkigu Larreak lan horiek; eta begiradatxo bat emanez argi ikusten da 50 urtetako hasieran eta 60 urtetako hasieran argitara eman zirela lanik gehienak, tartean eta ondoren isilune luzeak zabaltzen direlarik. Zail da jakitea zenbateraino diren horiek Miranderen kritika lan guztiak, eta ez ote diren hortik zehar gehiago izanen berak menderatzen zituen beste hizkuntzaren batetan idatzi eta argitara emanikoak. Dena dela, Larrearen bilduman euskaraz, espainolez eta frantsesez idatzitakoak agertzen dira, eta Jon Miranderen pentsamoldearen berri egoki asko ematen dute. Iturri urrunak hurbiltzea du bilduma honek baliorik handiena. Baina, edizioari kasu eginez, badu akatsik ere. Lehen artikulua, edo hobe esan gutuna, erreprodukzio gisa argitara eman da, eta tamalez guztiz irakurtezin gertatzen da; horren transkripzioa egitea ez dirudi lan latza zitekeenik… Bestalde, itxuraz txukun badago ere, erruz josia agertzen da liburua, orrialde bakoitzeko baga. Eta horrekin batera, zenbait data eta ohar gehitzea ere ez legoke txarto. Hauek, alabaina, erru ttipiak dira lanaren balioarekin alderatuz gero.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro