kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Hitzakia (Aitzaki abila) / Garmendia, J.I / Ustela Saila, 1978

Hitzakia eta Bidaia/Termitosti Koro Navarro / Jakin, 1978-07

Jo eta ke ari da “Ustela Saila”. jadanik azaldu dira beste bi zenbaki, 3. eta 4.enak. Eta ez liburuak bakarrik; plazaratzen diren idazleak berriak dira gure literaturgintzan, biak. Honi, besterik gabe, txalo bat.

Hitzakia (Aitzaki abila). Egilea, J.I. Garmendia. idazle berria eta liburua, berria ere. Zer da liburu hau? Nobela, poesia? prosa eta bertsoak nahastu egiten dira sarritan; bestalde, prosak batzutan hizkuntza poetikoa osatzen du eta bertsotan emana berriz prosa da soilki. Eta ez dira idazkerak bakarrik nahasten: hitzak eta hizkiak berak ere desegin eta berregin egiten dira liburuan zehar, hitz eta espresio orijinalak etengabe sortzen direlarik (tituluan gertatzen den bezala).

Nolabaiteko erreferentzia gisan, eman dezagun liburu hau “nobela” dela. Nobelek istorioak kontatu ohi dituzte. hemen ez dago inolako anekdotarik; hortz pertsonaiarik ere ez, ezta gauen egintzak kokatzen dituzten denbora et aleku korrodenadarik ere. Nobelagintzan aztergai diren elementuak deseginik daude. Guzti honen faltan, liburu honi osotasuna eta zentzua ematen dion gauza bakarra (eta nahikoa), diazkera bera da. Bera da irakurtzeko jarraitu behar den haria. Hari hau espresuki azaltzen zaigu testuan zehar: hasieratik amaieraraino, hona etengabe errepikatzen zaizkigun hitzak.

erabaki sendo bat hartu dut
spa hotelean gaueko hamiaka
t’erdietan
gaurtik aurrera
hutsik egin gabe
egunero idatziko dut zerbait
orri bat besterik ezean
latinez txinoz ala zulueez
ezin bestean
eta gorde eginen ditut
azken egunean
kontuak hardiezazkidaten.
zer jarri dakidanean ere
zerbait jarri eginen dut
hala beharrez
astakeriad dela
derizkizuenoi eskerrik asko
erotzat hartzen nauzuenok
ez duzuelotsarik behar.
eskerrak luma bat dudan
eta kilo pare bat paper zuri
besterik ez dut eskatzen
dariola baitatozkit
tintak eta hitzak.
hala bedi.

Testu hau osoki eman badut, liburuaren azalpenik zehatzen dela uste dudalako eman dut. Halako erreflexioak liburuaren ardatz eta funtsa izanik, beste edozein azterketa sobera geratzen dela dirudi. hala ere, edozein irakurlek bezala —ez epaile gisan—, liburuari buruzko zenbait erreflexio egitea bidezko iruditzen zait.

Garmendiak azken literatur joerak bereganatzen ditu, Severo sarduy, Juan Goytisolo, Octavio Paz eta abarren bdiea jarraiki. Haien hiztak erabiliz. Guzti hauen helburua, diskurtso literarioaren autonomia lortzea da- Gauza bat da literatur fikzioa, eta oso beste bat liburuetatik at dagoen mundua. Idaztaeren arrazoi bakarra: berak sorreraz lezakeen plazerra. Iraultza egin behar bada, lehenik hizkuntza bera, hizkuntzak suposatzen duen boterea desegin eta deuseztatu behar da.

Bide hauk urratzen saiatzea, dudarik gabe, interesgarria da. Geldi bedi hori garbi. Baina liburua nahiko exkaxa gelditzend ela uste dut. Egileak zenbait hitz-jolas polit eta adierazgarri egitea lortu du, bere ideia —plazerra— poliki gorpuztuz: elitista dirudien liburu honetan, sarritan azaltzen da humore herirkoia. Baina espontaneitate hori galdu egiten da batzutan. Bestalde, testuariburuzko erreflexioak gehiegi errepikatzen dira, nekagarriak gertatzen direlarik.

Bukatzeko, zera esan nahi dut: gure egoera sozio-kulturala (biok berezi nahi badira) eta goian aipaturiko idazleena, arras ezberdina da. Irakurlegoari begira batez ere, halako liburuak “iraultza” bera ere osatzekotan dugularik? Eta literaturan zer esanik ez: nobelahintza behinepein; zulo handiegiak bete beharrezkoak?) ditugu: kalitatezko errealismorik ez dugu. Halaere, ongietorria opa diot liburu honi: lietraturzaleentzat irakurgarri dela deritzat.

Bidaia. Termitosti. J.A. Arrietak argitaratzen duen lehen sorkuntz lana da hau. Bi kontakizunek osatzen duten liburua: “Bidaia” eta “Termitosti” dira biok. Lehen gainbegiratua egitean, hara!: hutsuneak orain ere: hasierako orriak “normalak” dira, eta hona bapatean hankaz gora azaldu. Baina ez da hutsune bat, ez. Kontuz begiratuz gero, zera gertatzen da: kontakizun bakoitzak bere egitura —grafikoa ere— propioa duela. Nahiz eta honek ez garrantzi handirik izan, ez du tuste huskeria denik; honela, ez da bata bestearen atzean gelditzen, maila berean baizik. Kanpoko itxura ere inportantea baita.

Laburrena, “Bidaia” da (22 orri). Trenean dihoan mutil baten gogorapenen bidez, istorio bat kontatzen da. Edo istorio bat baino gehiago, gertakari konkretu bat. lekua, momentua, pertsonaiak eta hauen egoera konkretuak eta euskal irakurlearentzat ezagunak dira oso. Donostiako neska-mutil gazteak, Ondarru inguruan, udako aste buru batetan: itsasoa, amodioa, sexu harremanak… gurasoek esango luekten bezala, “Jakina! Hala gertatu behar!” Nire ustez, irakurleak halako zerbait pentsatu bide du. Jadanik ezer gutxi berririk dakarte honelako kontakizunek. nahiz eta maila sinboliko bat lortu nahi den —hala dirudi, zenbait alusio mitolgiko dago eta—, ez da maila horretara iristen, beste elementuek ez baitute inolako abstraktutasunik. Erabili den bakarrizketa teknika, halaber, tradizionala izan ez arren, oso ezaguna eta hedatua da gaur egun.

beste kontakizunak —“Termitosti” izenekoak— ez du inolakozerikusirik goikoarekin. Hau askoz luzeagoa delarik (doblea), gaia ere konplexuagoa da.

Utopia batetan kokatzen gaitu idazleak. “Utopia” hitza ez da, pentsatu ohi den bezala, positiboa, neutroa baizik: “gerta litekeena” da soilki. Et autopia hau erabat negatiboa da: Donostiako hiriaren suntsidura; termitak guztia jaten ari dira. Giro honetan, biltzarre bat egin dute bizirik dirautenek trajeriari ihes egin nahirik. “Termitosti”, biltzarre honen transkribaketa da, grabazio baten gisan.

Kontakizun honetan, aipatubeharrezko gauza arrarobat gertatzen da, azken orrietan gaia aldatu egiten baita, besteak bainoaskoz luzeagoa den interbentzio batetan. Hasieran gure egoera politkoaren salakuntza dirudiena —politikarien ahulezia, burokratismoa, praktikotasun eza—, zerbait sakonagoa bihurtzen da bigarrenz atian: suntsiduraren benetako zioak. Nortzu dira termitak? Nondik datoz? gaia abstraktoagoa da orain, handiagoa beraz. Kontakizun honetarakohandiegia, agian . Ez dakit egilearen “huts” ba izan ote den; ni neu behineepein ez nau hunkitu, beharbada, asanblada dela eta, nahiko monotonoa gertatzen delako ipuina; trajeriak duen emozioa, dinamismoa, galdu egiten da biltzarrean parte hartzen dutenen hizketaldi luzeetan.

Garbi da, liburu hau eta Garmendiarena erabat ez berdinak direla. Hitzakia-n hizkuntzak, hau da, diskurtsuak, duela protagonismoa esan dugu; honek errealitate extraliterarioa baztertzea suposatzen du. Bigarren liburuan, berriz, errelaitate hori da nagusi (ez nahas “hizkuntza” —“diskurtsua” eta “hizkuntza”— euskara; lehenengoaz ari naiz, balio literarioak aztertzen baitirta hemen, ez linguistikoak). Idazleen joerak, bada, oso diferenteak dira. Halako distantziak noizpait —oraindik apal samar gabiltza—, lehenbailehen aberastasun bat suposatzea desiragarria da.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak