« “Ipurtargi beltza” | Gauerakoan »
Gauaren atzekaldean / Manex Erdozaintzi-Etxart / Elkar, 1982
Gauaren bestaldean Iñaki Uria / Jakin, 1984-06
Manex Erdozainzik utzi leku hutsari begira
“Gauaren atzekaldeak nobelaren gaia oso xinplea duk: Migel errefugiatu politiko bat duk, Parisen bizi dena, bere adin betean heriotze absurdo batek eramaten duena; honen bi lagunak, Jose eta Txomin, haren gelara badoatzik pusken biltzera, honela Mireni eman hitza betez”, zioen Manex Erdozainzik, nobelaren egileak berak Argia-n 1 983ko urtarrilean egindako elkarrizketan. Manexen heriotza baino urtebete lehenago.
Elkarrizketa horretan dio, plazerrez idazten zuela euskaraz, ahaztu gabe, bestalde, euskal kulturaren egoera, eta horregatik Euskadi batuari begira idazten zuela. Norberaren bizitza eremu nasaia ikusten du idazteko gaiak ateratzeko eta berarentzat sentsazioak, gertakariak, oroitzapenak, sentimenduak, ametsak ebokatzea da poesia.
Tinbrea. Jose eta Txomin izango dira. Manex hil zenetik arratsaldero egiten didate bisita. Gaur gainera, horretan gelditu ginen atzo, Manexen puskak bildu behar ditugu handik eta hemendik. Poesia bereziki.
Esku arten neukena, idazten ari nintzena alegia, erakutsi egin diet.
— Arrazoia du hori dioenean —hasi da Jose, beti bezala aurrena— Hinki-Hanka irakurriz gero, berehala suma daiteke haurtzaroak haren idaztietan duen garrantzia. Haurtzaroan bere ama lanean soroan, Ibarlako bere baserrian, Oztibarreko ordokietan, Nafarroa Beherean.
— Gogoan dut —jarraitu dio Txominek— behin eta berriro esaten zuena. Bere haur-mundua zela bere sorterriko mendiek mugatutakoa. Mendira igo eta han urrutira ikusten omen zuten, baina hala ere oso ttipia omen zen haien mundutxoa. Irratirik eta telebistarik gabekoa. Euskara hutsezkoa. Gero beti zen kexu bere ikasketa guztiak frantsesez egin behar izanaz. Lau urterekin sartu huen eskola frantsesean; eta hamaika urterekin Euskal Herritik kanpora.
— Harrigarria da —sartu naiz ni— zenbat aldiz aipatzen duen eskolara joan “behar” hori. Minez menditik atera eta eskolan sartu zutela ematen du.
Egia esan ez da hain harrigarria kalekumea ez den batentzat. Oraindik bat baino gehiago gogoratuko da, ni gogoratzen naizen bezala, zenbat sufritzen zuen “cashero”k eskolara etortzen zenean. Han izkina batean jarri eta, ez gaztelaniaz ez futbolean jakin gabe, nola pasatzen zuen, bere ikaskideen irainak eta irakaslearen jipoiak jasaten.
Gauza bat jakin nahi nuke, zertan izan zen behartua? Fraide joatera behartua izan zen, ala fraide joan nahirik etxetik joatera behartua zegoen.
— Fraide ez da inor behartua joaten! —Josek—. (“Ez zen inor joaten” hobeto legoke, nire ustez).
— Dena dela —nik—, gauza bat ikus dezazuen nahi dut. Bere poesi liburuko aurrenengo poeman, “Emazteki bat ene bizian…”, bigarren atalaren hasieran, honela dio:
Gaztarorat doi-doia heldua
Etxetik joan behartu izan zitziakan eskoletarat,
Diotenaz gain oraiko mendean
Ez dela jakitaterik gabe ibili behar!
— Poema horretan —jarraitu dut neronek— beharkizuna aipatzeaz gain, Manexen obra osoan aurkitzen ez den gauza batekin egiten dugu topo: ironiarekin, zinismoarekin ia-ia. Gainerako poesian hain gardena eta begi-garbia den Manex, hain maliziarik gabea den Erdozainzi, bestalde gizon ikasia, psikologoa, filosofoa, teologoa zen Manex Erdozainzi, Akitaniako frantziskotarren probintziala… nola konprenitu behar da gizon hain ikasi batek
“Diotenaz gain oraiko mendean / Ez dela jakitaterik gabe ibili behar!” idaztea, bere etxetik ateratze hori, min hori, sendatuko ez duen pomada bat bezala jartzea?
— Poema horren segida —Txominek— da ni gehien hunkitu nauen pasartea:
Utzi nintikan ene etxekoak:
Ene Aita nigarretan,
Lagundu baininduen bideberriko xeheletaraino
Lagundu ixil-ixila bideberriraino
Bihotzean gordez bere pena izigarria.
Bere beso idorretan finki tinkatu baininduen:
“Izan untsa, Maries”, erranez…
Eta egon baitzen bide gainean luzaz
Pauxaldeko bizkarrean
Ni arrunt gorde artino,
Utzi nindukan bide gainean nigarretan
Lur hontako egoitzan
Gehiago besarkaturen ez dutana…
— Bale, hi, —moztu dio Josek— hi gauza haiz liburu osoa berrirakurtzeko!
— Ba… merezi dik! —arrapostu Txominek—.
— Konforme —Josek—, jaso ditzagun, ordea, Manexen gauza diferenteak. Jaso ditzagun denak. Ez bakarrik hemendik. Denetik pixka bat.
Ni ere horretan nago. Baina gaia aldatu gabe, “Gure etxegibeleko haritza” hartuz gero, poema horretan, bere etxetik atera gahe euskaldun guztientzat balio duen gai batekin egin du bat: Haritz zaharrarekin. Noiz landatua izan zen rriork ez dakiena, hondatzetik hainbat aldiz libratu gaituena, gure bizi-gunea, ahantzezina… Eta gure etxekoek ebakitakoa. Beste muga batzutara piegatutakoa. Eta amak haritz zaharraren heriotza kondatzen dionean poliki, sobera min har ez zezan, poetak “Nigar egin nian/ Hik utzi leku hutsari begira!”
— Bada poema bat —hasi da Jose— hegoaldekoek irakurri beharko luketena Iparraldea pittin bat gehiago ulertzeko. “Presuner ohiak” poemari buruz ari naiz, noski. Gerlarako haziak ez ziren presuner ohiak nola hamalaueko eta berrogeiko Frantziak armen hartzera deitu zituen. Morts pour la Patrie.
Hitz faltsu hauietaz gure herri hustuak
Ezazolki antzakatu baititu
…
zeren zeren
ez ote dakizu, Migeltxo?
bi gerla irabazi ditu gero
…
xingola, medaila edo girgileria
papoan pollikiño emanik
etxetik merialat eta elizalat
elizatik hil-harrietara
hil-harrietatik eskolara
eskolatik ostatura
…
Ahantzi behar ez den Frantzia mitoa
Zelebratzeko!
Nik uste Josek hau aipatzerakoan, Manexek eta Iparraldeko edozein abertzalek senti dezakeen mina, herra eta ezina gogoratu nahi izan duela. Nola hitzegin Frantziaren zapalkuntzaren kontra eta Euskal Herriaren alde, aita, aitona edota osabaren izena eliz ondoko hilerriko hilarri batean idatzirik baldin badago? Nola, Patrie-gatik hil baziren eta ez Euskadiren alde?
— Biziarekiko zuen zaletasuna, joera, lilura, kantatu nahia —aipatu du Txominek— obra guztian zehar agertzen da. Edozein poematan kantatzen du bizia, fruituak, loreak eta ordokiak aipatzen. Bizia hartzen du bere forma guztietan. Eta naturaren formaz jantzita ageri zaio gehienetan. Lurraren kolorez udaberrian. Baina, hala ere, nahiz eta bere ebokazioek ama-lurra ekarri idatzietara, alde egiten du hortik eta Parisen sartzen da, Cauaren atzekaldea, berak konprenitzen ez duen edo, hobe, bizi ez duen, sentitzen ez duen mundu hura ebokatzera. Eta Parisen ere biziarekin egiten du topo. “Beste” biziarekin, ordea. Pigalle. Metroa. Kafeak. Putak. Eskaleak.
Ezer gutxi egongo da Manexen idaztietatik, beste idaztietatik, nabari daitekeen gizon horretatik hurrunago egongo denik, Pariseko mundu hori baino. Eta han ere bizia sentitzen du odolean. Whisky eta zarrapastrosoen artean ere bizia sumatzen du. Eta konprenitzen ahalegintzen da. Saiatzen da Aita bat bezala. Fraide on, majo bat bezala.
—Honetan gaudela —berriro ere ni ari naiz— ez dut uste ahantz daitekeenik Hinki-Hanka-ren erdian agertzen den poema luze bat, “Egunean egunekotik…” izenekoa. Prosa eta poesia nahasten ditu, Pariseko bere oroitzapenei, hobe erreflexioei, eskainitako pasartean: “Bakartasunean naizelarik, oroitzen naiz larruak erretzen nauela eta sofritzen dut nere barneko munduan”.
Gauez gertatzen zaio hau gure fraideari. “Jeiki ordu da. Ahanzten ditut larrua eta nere burua”. Pizten du —zerbaiti heldu behar— eguneko lehen zigarreta eta kalera doa. Parisen eskaleek liluratzen dute bereziki. Zimaurretan sortuek “Garbietarik naizelakoan eta samatsean ez naizelakoan sortua, ez naiz eskelari Baina, helas! Garbietarikoa izanik ere, laster konturatuko da ez dela zoriontsua. “Ardurenik goibel dut bihotza eta tristea da nire barruko kantua… Eskelaria bezain pobre eta beharretan nabila… Eskelari bilakatu naiz… Zeren eta noren eske gabiltzan: nik ote dakita?”.
— Azkenean heldu diogu benetako gaiari —moztu dit Josek—. Horri jarraitu behar diogu. Poema horretatik aurrera, nahiz eta lehen ere beste zenbaitetan aipatua izan, “Populu bat xutik” horretatik aurrera, Euskal Herria izango du gai nagusia. Poema horretan, bidean ibiliz gauza berriak ezagutzen dituztenen eta toki berean geratuz usteltzen direnen artean zatikatzen du gizadia. Bera, “Ez dut maite barne hertsi eta hetsi batean / gakoturik edo, zakurra bezala, estekan egotea”, lehen multzo horretako partaide bezala definitzen delarik. “Eta nahi dut barnago sartu / sortzen ari den mundu berri hontan”. “Eta nere baitan sumatzen dut/ kitzi-kitzi / euskaldun berri bat sortzen, / euskal populu berri bat itxura hartzen: / Europan! Munduan!”
Gaur, populu batek, xutik, kantatzen du:
“Gu gira Euskadiko gazteri berria,
Euskadi bakarra da gure Aberria…”
eta ez omen du galtzen mundu zabalerako tirria
eta ez omen du ahantzi nahi denak anaiak dituela!
1967 ko Uztailean
Hori esan zuen bide asko ibili ondoren eta Paris (bere esannahi guztiarekin harturik) ederki asko ezagutu ondoren. Ez zela, alegia, aurrena ikusten den Paris horrekin txunditu eta hura imitatu nahian ibili denbora osoan (ohitura nahiko arrunta euskal eremu guztietan. Besteetan ere bai).
— Egoki deritzot “Erligioso bizitzaren euskal aste” batean esan zuena gogoratzeari —sartu da Txomin:
Eta nere problema larriena izan zen zein alderdi aukeratuko nuen. Zalantzarik gahe aukeratu nuen sortzeak emana zautan alderdia: jende langilearen alderdia, herri zapaldu honen alderdia (Herriz Herri, 84-VI-7).
Tarte bat ireki daiteke hemen Setien gotzaiak hartzen duen postura eta Manexek hartu zuena alderatuz.
— Hik hasitako horri jarraiera emanez —ni, zein bestela?— zera esango diat, Txomin: ez zela bakarrik esatea zapalduen aldetik zegoela; esateaz gain, horien alde idatzi zuen (eta 84-V-6ko Argia-n Artasok zioenez “kutsu politiko nahiko garbia duten ekintza herrikoietan hartu du parte Manexek”. Herriz Herri-n, Gure lrratian, Amnesty International-en, eta “errefuxiatuekin asko ibritzen zen. Laguntzen”). Hortik aurrera zer egin zuen, praktikan, eguneroko lanetan, beste batzuk jakingo dute hobeto. Guri haren idatziak besterik ez zaigu geratzen, hemen pixkana-pixkana, puskaz-puska bilduz joateko. Eta idatzietan garbi dio, ahal balu, “EZ LITAKE EZ / Handi mandirik / Edo / Txuri-gorririk Aberats-pobrerik eta Poliz-gizonik / Ez eta / Presondegirik eta auzitegirik / Gure Euskadin”.
Eta Salvador Allende eta Txileko zapalduei dedikatzen die poema bat, eta horren bukaeran: “Non dira non / zuk, Jauna, ba ahal dakizu / non diren / Santiagorateko bideak…” Eta Jainkoak ez zion erantzun:
Arren
neure herriko sinesdunak
inori ez diot zorrik
baina barka
barka
umezurtzak izanen direno
musu baten sari ostiko bat ukanen duguno
nire gudu lagunak
mendiz-mendi doatzino
haizatuak, tirokatuak, gartzelatuak,
zanpatuak
izanen direno
gure herri honek
gartzela bat iduri
diraueno
ta gauak
egunak bihurtu ez direno
guretzat besteentzat bezala
barka
nire herriko sinesdunak
neure Fede
apurtua…(“Herri Honen erraietan” poematik, 1974ean idatzia eta Maiatz 1.ean argitaratua 1982an).
— Poema hori oso-osorik irakurtzekoa duk —Josek—, beste batzu bezala. 76an esaterako, “Askatasunaren amets zohardia”n honela ziok:
Txabi, Poeta, Iharra,
Mikelon eta Txikia eta Txapela
Eta Euskadiko xenderetan hil dizkiguten
Iraultzaileen zerrenda luzea
Nere haurrak ziren
Maliziarik gabeko
Nere semeak ziren…
Eta Txiki eta Gotzon Otaegi eta Jesus Mari Zabala
…
Hil dizkidate beren justiziaren izenean!”
Eta aurten argitaratutako Maiatz 5.ean torturetan hil ziguten Joseba Arregiri “eta beste gure lagunei nigar ororen artean” poema luze bat idazten die.
Eta bizirik iraungo balu seguru gaude Txapelaren anaiari, Txapelari, eta Katturi, eta beste Katturi, eta beste hainbati kantatuko ziekeela.
— Hori da gauzarik aipagarrienetako bat —gutako edozeinek—. Manexek hautatua zuen norekin zegoen eta haiei kantatzen zien. Era soil batean. Gozo-gozo. Euskara ederrez beti. Bere ama, bere ama-turra, bere ama-lurra-Euskadi, bere ama-lurra-Euskadi-egin-nahi-duten-anaiak. Horiek ditu bere gaiak. Haren obra, hautatua da: Hinki Hanka-n 26 urtetan zehar idatzitako poemen sorta bat ageri da. Beti orden berean. Kontzientzia hartze bat egongo balitz bezala urteak pasatzearekin. Euskal Herria pizten ikusi duela ematen du. Altxatzen. Eta poztu egiten da, altxatze horrek dakartzan kalte guztiak kontutan harturik ere. Hori azpimarratu nahi genuke miaketa hau bukatu aurretik: Manexen obra norbaitek irakurriko batu, ez luke aurkituko paraje exotikorik, ez abentura grinazkorik, ez heroe liluragarririk. Areago: egitearen bizitza, guk dakigutarik, ez da bere obrari, ganduak etxeari bezala, halako itzal bat emateko modukoa. Baina abertzale batek irakurriko batu, bere moduko batekin egingo luke topo. Ezker abertzateko batek, esan beharko genuke agian… Ez du piratekin, eta ehiztari gaiztoekin egingo topo, bera bezatako batekin baizik. Gauza bakoitzari bere izenez deitzen dion batekin aurkituko da irakurtea.
Eta askok ez dute onartuko. Askorentzat, literatura, gauzei beste izen batzuren bitartez deitzea bait da.
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez
Bisita
Mikel Pagadi
Jon Jimenez
Hamlet
William Shakespeare
Aritz Galarraga
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Hasier Rekondo
Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria
Jon Martin-Etxebeste
Dimisioa
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Patxi Larrion
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro