« Josu Landak sobera gurin eman dio Mikel Hernandezi | “Etiopia”ren estiloaz oharrak »
Ipurtargi beltza / Josu Landa / Joxemi Zumalabe / Susa, 1983
“Ipurtargi beltza” Mak. / Argia, 1984-03-04
  Josu  Landa  eta  Josemi  Zumalabek  elkarrekin  burutu  duten  liburua  ezohizkoa  dugu  euskal  letren  (eta  baita  liburugintzaren)  panoraman.  Iaz  sortu  zen  Susa  Sailaren  hirugarren  liburu  honek  sorpresa  bat  gordetzen  du  horrialde  bakoitzaren  batean,  izenburuak  berak  idarokitzen  duen  kontradizkioa  eta  arrarotasuna  bait  da  liburuaren  ondorioa.
Alde  batetik  gai  finkatu  baten  inguruan  aritzeak,  gai  baten  inguruko  bariazioen  aurrean  gaudela  sentiarazten  du.  Baina  guztia  pintzelada  txikiz  burutua  dago.  Amodioa  da  gaia,  eta  amodio  hori  espresatzeko  ipuinak,  poemak  eta  marrazkiak  erabili  dituzte.  Hala  ere,  amodioaren  literatura  eta  marrazkigintza  ilun  batean  aritu  dira  egileak,  armonia  orekan  oinarritzen  da,  prezeski  irakurlearengan  desoreka  edo  ezustekoa  sortzeko.
Agian  mania  hedatu  batengatik  izango  da,  baina  badirudi  “Ipurtargi  Beltza”ren  oinarria  ipuinak  direla.  Josu  Landak,  laburki  eta  zuzenki  eskeintzen  dizkigun  istorioak.  Horrek  estaltzen  dizkigu  begiak  liburuaren  beste  bi  elementuen  aurrean:  poemak  eta  marrazkiak.
Amodiozko  marrazkiak
Josemi  Zumalabe  marrazkilari  jostalari  bat  dugu,  zenbait  kasutan  ironiaren  bidetik  abiatuz,  bere  marrazkiek  daukaten  kuttuntasuna  galtzera  iristen  bada  ere.
Hain  zuzen,  liburu  honetan,  bere  marrazkien  klasifikazio  arbitrario  bat  egin  daiteke:  seksuzkoak,  maitagarriak  eta  neutroak.  Sailkapen  honen  lehen  atalekoak  dira  helburua  gutxien  lortzen  dutenak,  topikoetatik  hurbilegi  bait  dabil,  horrek  marrazkiaren  tajuketari  zipitzik  kendu  gabe,  esan  nahi  da,  ez  dutela  besteak  bezainbat  harritzen,  liluratzen.  Besteetan  bait  dauka  Zumalabek  bere  terrenoa,  trazoaren  singletasunean,  eszena  bati  indar  maitagarria  eranstean,  edo  ekilibrioarekin  jolasten  duenean  lehen  ideia  bati  garapena  emanez  posibilitate  bila.  Estilo  ugari  darabil,  eta  hoirek  agian  ipuinak  duten  batasun  bat  galerazten  diote,  poemekin  bezala,  urritasunaren  sentsazioa  geratzen  delarik.
Amodiozko  poemak
Urritasunarenaz  gain,  bilkura  honetan  poemak  ere  ez  dira  ongi  libratuak  ateratzen;  moztasunean,  konpartsaren  papera  tokatzen  zaiela  dirudi,  ze  bukaeran  agertzen  diren  zenbait  poemetan  ezik,  egileak  ez  du  lortzen  indarrik  lerro  gutxi  horietan.  Askotan  dirudi,  hitz  eta  esaldien  konbinaketa  batera  mugatu  dela  figura  estrainoak  sortzeko.
Amodio  guztiek  (baita  narzisistek  ere)  eskatzen  duten  bitasun  hori  mantentzen  da  poema  sail  guztian  zehar,  eta  sinbolo  batzutan  ezkutuegien  bidez,  mundu  apokaliptiko  antzeko  bat  sortzen  da.  Kasu  honetan,  maitasuna  desesperazioa  bihurtuz,  espaloi  ondotik  doan  kanaltxo  nardagarrian  edana  balitz  bezala.
Azken  finean,  egileek  ezarritako  zenbakitxoei  kasurik  egin  gabe  irakurriz  gero  poema  guztiak  errezkan,  bestelako  osotasun  bat  nabari  da:  eta  hori,  liburuko  parterik  sendoena,  ipuina,  oso  sendoa  delako.  Efektista  nahi  bada,  baina  teknika  baten  erabilpenaz  lortutako  efektoa,  efekto  multiplikatua.
Amodiozko  ipuinak
Ohitura  kontua  ere  izango  da.  Ipuinetan  amodioa  aipatzen  da,  baina  ez  amodio  gardena,  subamodio  bezala  ezaipatuak,  edo  txistetan  aipatuak  soilik,  diren  situazioak  eta  gertaerak  konbinatzen  dira  Bibliaren  bitartez  kristautasunak  ezagutzera  eman  dituen  zenbait  istorioren  berrinterpretapenekin.
Sanson  eta  Dalila,  David  eta  Goliat,  Kain  eta  Abel,  etabar  horien  istorioa  kontatzean  Landak  ba  du  bentajarik,  hau  da,  istorio  ezagunak  direla,  eta  klabeak  ezagutzen  dituen  irakurlego  bati  kontatzerakoan  errazagoa  da  efektoa  lortzea.  Hau  ez  da  gutxiespen  bat,  alderantziz,  klabe  hori  ezaguna  ez  den  ipuinetan  lortutakoa  goraipatzeko  esaten  dut  besterik  gabe.  Egunerokotuseneko  situaziotan  majikotasuna  lortzen  du,  laburra  eta  ona  izatea  bitan  ona  delako  horri  kasu  eginez  edo.
Ipurtbeltz  argia
Behin  baino  gehiagotan  irakurri  eta  begiratzeko  bitxia  dugu  beraz  liburu  hau,  eta  baita  modu  batera  baino  gehiagotara  irakurri  daitekeena.
Estetika ilun edo triste bat lortzen duena, baina, bestalde maitagarritasuna galdu gabe. “Amodioaren errainu intimoan/ debekaturik dago amodioaz hitzegitea” eta.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Asier Urkiza
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Amaia Alvarez Uria
Txillardegi hizkuntzalari
Markos Zapiain
Jon Jimenez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Paloma Rodriguez-Miñambres
Lakioa
Josu Goikoetxea
Mikel Asurmendi
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro