« Esan eta Esango | G. Korta: korbatarik gabeko poema lepomotzak »
Izuen gordelekuen barrena / Joseba Sarrionandia / BAK, 1981
Izuen gordelekuen barrena Jon Kortazar / Idatz & Mintz, 1981-01
Joseba, hementxe daukat zure liburua. Ez zu, ostera. Eta arin eta gordin, espazio honek eskatzen dauanez, suster bagako ohartxo batzuk egitea pentsatua nozu.
Hementxe, ba, alkar maite genduzan idaleen oroimen eta usaina non dakarstazuzan. Beti eran, larregi bilatzen ari zara, Joseba. Oraindik ez gagoz gu, Pessoarekin Alfaman barrena alkarrizketan abiatzeko, Dylarekin pub dekadente batean garagardoz orditzeko, edo Kafkarekin Prahako kale herstuetatik angustiatzeko.
Anbiziotsu zabilkidaz, Joseba. Eta horixe dozu liburuaren baliorik nagusiena. Europa urreratu egin deuskuzu, edo geu Europara hurbildu. Horregaitik maite dot zure liburua: herrialde honetatik, gure egoera nekatu eta aspergarri honetatik errez eroaten nozulako. Maite dot zure liburuaren bitartez Irlandako landa zabalak usaintzea, eta Pariseko kale garbiak destainatzea eta Greziako arrantzale aguretuekin Theodorakisen musikaz dantzatzea. Baina honeek ametsak dozuz, Joseba, eta liburuaren izenburuan izuak agintzen zenduzan. Ez dozu agindutakoa bete. Eta ez naz horregaitik asarratzen. Larregi bilatzea ez da inoiz okerra, edo behintzat gutxiegiaren bila joatea okerragoa da.
“Bitakora kaiera” maite dot gehien, Joseba, Conrad-en antzera bidaia nekosoa, espazio zabalak ikusterakoan.
Erromantikoegi gagoz, Joseba. Zu ere bai. Beharbada hortxe dago hutsa. Tentsio faltan. Ikusten zaitut ikusi, ez dakit ostera ikuspegian barne tentsioa osatzen dozun.
Badakit hizkuntza poetiko baten bila zure bizitzaren indar guztiaz abiatu zarana. Eta lortu egin dozu. Zure bozak tonu bereziak ditu, niri Mirande gogoratu eragiten deusten tonuak. Orain, hori gero bai, Europako urien mitologia aukeratzean borobil bihurtu dozu liburua. Herriaukeratze honetatik Des-herrira joan zaiakuz.
Bildur naz ez ete dan literatura gazte eta idazle gazteak dabezan herri honen indarrentzat larregi izango.
Dana dala, Joseba —isil isilik esan daitzudan— azken urteotan ez nintzan euskal literaturarekin batera ibili. Zuk adiskidetu nozu barriro herri apal honetako literaturaz.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi