« Elvis, Lebowski eta beste kontu batzuk | Berandu baina garaiz hala ere »
Hitzen Ondoeza / Joseba Sarrionandia / Txalaparta, 1997
Hitzen ondoeza Arantza Etxebarria / Idatz & Mintz, 1998-07
Joseba Sarrionandia Durangon sortu zan 1958an eta bere ibilbide oparoan hainbat sari eskuratu dauz. Erbestean bizi arren, sarri agertzen jakuz liburudendetan berak idatzitako liburuak.
Txalapartak argitaratu eutsan 1997an hizpide dogun liburu hau, autoreak dinoskunez, 1990ean idazten hasi bazan be. Tartean eskuizkribuak galdu egin ei ebazan, baina ha ta guzti be, zer batzuk esateko beharra eukala eta, barriro hasi ei zan esku arteko hori moldatzen.
Eta zer ete dira horreek zerok ba? Autoreak berak dinosku zer direan:
“Liburuari dagokionez —bere identifikazioaz kezkatuko denarentzat— aitor dezadan hiztegia dela, baina ez dela hiztegia ipuin laburrak dituela baina ez dela ipuin liburua, saio ttipi ugariz osatzen dela, eta aforismoz, eta munduaren lau partetako ene auzokoen aipuek hornitzen dutela. Beraz, eman dezagun, nobela luzea dela.” Hiztegi moduan taiututa dago, berbak, ostera, ez dauz edozelan aukeratu: idazlearen bizimoduko hiztegia dala esan leiteke, idazlearen gogoeta berezien emaitza.
Hiztegiko zati bakotxak esanahia euki arren, oskolez oskol apurtzen ibili ondoren, liburuaren barruko loturan erreparatu lei. Hori berori adierazoteko idazten deutso idazleak berak irakurleari: “Liburua ez da gogoetena, baizik eta aurregogoetena. Aurregogoetak atxakiak dira, irakurleak gogoeta egin dezan.” Liburuan, aurrerago baina, badinosku gauzak eta ideiak lengoaiaren bidez adierazoten direala. Lengoaiaren ganeko gogoetak egin ezik, irakurleak ezin lei ezeren ganean gogoetarik egin. Hori ete da hiztegiaren xedea? Lengoaiaren ganeko gogoetea ete da ba?
“Ondoko hitz hauek gure tribuaren hizkera sendatzeko edo indartzeko balio badute, ondo. Baina gure tribuaren hizkera hohetzea ez badakarte, ba, orduan, aspaldiko gure ondoez orokor hau gehi dezatela.” Esan leiteke hizkuntzaren ganeko hausnarketa sakona eginda dagoala autorea. Hizkuntza bakotxak biziteko modo bat dakarrela dinosku eta horregaitik, hizkuntza apal baten idazteak hiztegiari zer berezia emoten deutsala. Hori guztiori euskaraz mundu ikuskera bat euki leitekeela erakusteko ez eze, euskaraz jenero guztiak jorratu leitekezala frogatuteko egiten dau.
Gedarrik egin ez, baina emegua bai erakusten dau euskal literaturak daroan bideari erreparetan deutsanean. Sarrionandiaren eretxian, idazleak, maisu-maistrak, esatariak… ahozko hizkuntzatik gehiegi urrintzen dira. Ganera, idazleak autortzen dau hizkaitarrek egin dabela ahalegin gitxien, ahozko hizkerea alde batera itxita hiperkultismora jo dabelako.
Limerick in basic-English::
There was a Basque writer of Biscay,
To proposed something funny, one day:
— Don’t bother writing Basque,
So let’s write in no-Basque.
This will be the new Basque writer’s way!
Euskara baturako be badauka kritikarik. Euskalki bakotxaren estilorik ez ei dau jaso horrek euskara batuorrek, eta euskalkiek euskara batua ikasi daben lez, euskara batuak euskalkiak ikasi behar leukezala aldarrikatzen dau.
Irudimena lagun, oskol guztiak zabaldu ostean, ohartxo bi: atalak sano laburrak direan ezkero, liburua aise eta gustura irakurten da, baina irakurlea atal bakotxeko gogoeta egin gurean halebil aspertu he egin leiteke. Esanak esan:
Argi ulertu eta idatzi nuen:
Mutuak esanen du gorrak entzun duena “.
Handik ordu erdira, esaldia irakurri, ez
nuen ulertu eta
aldatu egin nuen:
Gorrak esanen du mutuak entzun
duena-.
Idazterakoan argi ulertu nuen. Ordutik
beste ordu
erdira ez dut ulertzen.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi