« Erritmo ela kontraerritmo ariketa aberatsa | Hitzaren bihotzeraino »
Beranduko birigarroa / Nikolas Zendoia / Auspoa, 1998
Berandu baina garaiz hala ere Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-07-04
Poliki-poliki baina atsedenik hartu gabe aurrera doa Auspoa liburutegia. Honako honek —Manuel Zendoiaren liburuaz ari naiz—, 254 zenbakia dauka jarrita liburuaren albo batean.
Liburua bi ataletan banaturik dago. Alde batetik Nikolas Zendoiaren oroitzapenak dakartza. Ez dute sail handi samarra osatzen oroitzapenek, baina nahikoak dira dena dela Nikolas Zendoiaren berri izan dezagun: non jaioa den, zer nolako ikasketak egin dituen, zein izan diren egindako bihurrikeriak (Nikolas Zendoiak arreba txikiagoari besoa hautsi ziola kontatzen digu), zein girotan bizi izan den. Esaterako, animalia asko ageri da Nikolasen bertsotan. Denak kontatzne ez naiz hasiko, baina aipatu nahi ditut, bertso sailak osatzen dituztelako, garrantzitsuenetakoak: oilaloka, txakur beltza, txerria, akerra, zapoa. Izenburutik beretik ere txoria: beranduko birigarroa. Berandu hasi omen zen idazten eta horregatik.
Hitz lauzko testuren bat edo beste ere badakar. Aipagarria da gazte-garaiari buruzko bat, Urdanetako egonaldia gogora ekartzen duena.
Hortik aurrera gehienak bertsopaperak dira, gaia jarrita idatzitakoak. Esan beharra dago Nikolas Zendoiak sari bat baino gehiago jasoa duela bere bertsoengatik. “Bidepeko Iturria” izenekoak 2. Saria lortu zuen Don Manuel Lekuona bertsopaper lehiaketan eta “jaio ditezela biak” izenekoak 1 Saria Zarautzen. Nikolas Zendoiaren hiru ezaugarri nagusiak hitzaren dohaia, arte-sena eta sentiberatasuna direla esaten du Pello Esnalek, atzeko azalerako idatzitako testuan.
Bertsotan oso aditua ez naizenez, ez naiz epaitzen hasiko Nikolas Zendoiaren lana. Gai batzuk politak dira, hori esaterik badago. Marino Lejarreta, Erreala, Indurain aipatzen ditu bertso egileak. Ez dira gai berezi-bereziak, normalak baizik, denok hizpidera ekarzten ditugunak, egunkariek-eta aipatzen dituztenak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi