« Buckowski eta Maiakovski | Tene lehiaketa »
Bihotzak planto / José Luis Padrón / Olerti Etxea, 2001
Poesia neurri txikian Jon Kortazar / Bilbao, 2001-12
Jose Luis Padronen emaitza txiki biren berri ematera gatoz gaurkoan. Bihotzak planto izenburupean bere poesiaren antologia eman du argitara Zarautzeko Olerti Etxeak, obra honen bidez Padron poeta onaren lanari errepaso ederra emanez.
Bihotzak planto tituluak zentzu bikoitza du. Bihotzak “hemendik gora ez” esan duela adierazten du esaldiaren joera normala bilatuz, eta “bihotzaren planctusa” adierazten du bidezidorrez. Planctusa, eresia, elegia, olerkariaren tonurik maiteena dela esango nuke. Eta lirismoaren joera barnekoia eta intimismoaren bide ezaguna jorratu dituela hemen ere poetak.
Aukera aproposa da Padronen ibilbide osoa ezagutzeko. Lan asko ditu argitaratuak, batzuk liburu gisa eta sarien irabazle gertatu direnak, eta beste batzuk, aldiz, katalogo gisa eta tonu minor berantiarrean emanak. 1988. urteko Ilargirik gabeko kalea liburuaren berri emanez hasten da antologia, eta Ibaia euri-erasoetan bezala (1999) bildumaren hautapena eginaz bukatzen du ibilbidea. Irizpide ona jarraituz, Argitaragabeen saila gehitu da liburuan.
Sinbolismoaren bideetatik abiatu bada ere, poesia ulerkorra egiten saiatu dela adierazi beharko genuke, autobiografia eta nitasunaren eragin zuzena bilatzen dituen poesia sortzen duelarik.
Bide honetatik eman zuen argitara zabalkunde handirik izan ez duen Hitz erraietan poesia koadernoa, Urretxuko udalaren eskutik eta herri horretako udal liburutegiaren 30. urteurrena ospatzeko asmoz. Benetan liburuxka sotila dela oraingoa. Autobiografia da berriro ardatza, liburutegian pasaturiko orduak eta han sorturiko sentipenak eman eta osatzen diote haria liburuari. Omenaldi liburua, asmo handirik gabe sortua, baina oso ongi egokitzen zaiona Padronen idazkerari.
Abiapuntua xumea da, baina unearen hauskortasunaren gainean Padronek bere hausnarketa morala eskaintzen du, eta, orduan, liburutegian igarotako ordu goxoen oroimena idazkerari buruzko hausnarketa sakon eta sendo bihurtu du poetak. Hasi eta bukatu berdin egiten diren poema zirkularren bidez, esaldi soil eta sotilen bidetik, han eta hemen aforismorako joera erakutsiz, inoiz behin eta berriro hitz berarekin hasiz poemak… beti ere zuka bati egindako elkarrizketa amaigabean agerturiko joerak.
Liburu honek baina, poetaren emankortasunaren berri ematen du, oparotasunerako duen joera bizia, bere izaera poetikoaren jeinu zuzena eta egiazkoa.
Gozatzeko liburu bi, poeta garbi eta petoaren soslaia ezagutzeko bide bi.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi