kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Tene lehiaketa 2001 / Askoren artean / Elkarlanean / Debako Udala, 2001

Tene lehiaketa Javier Rojo / El Correo, 2001-12-05

“Tene lehiaketa 2001” izenburupean Debako Udalak urtero antolatzen duen Tene Mujika lehiaketan saritu dituzten lanak biltzen dira. Liburu honetan, beraz, guztiz desberdinak diren idazleek (hauetako batzuek eskarmentua dute; bestetzuk, 18 urtetik beherako akzesitak lortu dituztelarik, idazteko lanbide honetan hasiberrien sailan koka daitezke) idatzitako ipuinak irakurtzeko parada izango du írakurleak. Askotan, honelako lehiaketetan aurkezten diren lanak erdi ahantzita geratzen dira, behin baino gehiagotan argitaratu ere ez baitira egiten, edota, bestela, zeharo mugatuak diren argitarapenetan plazaratzen baitira. Honexegatik hain zuzen iruditzen zait oso interesagarria honelako liburuak ez baztertzea. Bilduma honetan denetariko narrazioak irakur ditzakegu: errealismorik bortitzenaren esparruan egindako istorioak, Rulforen mundu magikoa gogora ekar dezaketenak, ekialdeko lilura aurkeztu nahi duten ipuinak… Beharbada, ez dira inoiz agertuko euskal literaturaren historian idatzi diren ipuin hoberenen antologia batean, baina argi erakusten dute zein den euskal literaturaren maila, apala baina duina. Egileen izenak hauek dira: Gotzon Hermosilla, Kirmen Uribe, Laida Martinez, Alberto Ladron Arana, Maite Urrutia eta Iraitz Agirre.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak