« Buckowski eta Maiakovski | Tene lehiaketa »
Xalbadorren barrua" eta "Xalbador pertsularia / Joxe Mari Aranalde / Sendoa, 2001
Pentsamendua bat-bateko bertsotan emana Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-12
“Xalbadorren barrua” orain berri plazaraturiko liburua da. “Xalbador pertsularia”, berriz, orain dela bost bat urte gauzatua. Biak osagarriak dira oso, Xalbador pertsonaia ezagutu nahi baduzu. Lehenak biografia kutsua dauka, bigarrenean, berriz, Xalbador beraren obra prima du aztergai egileak: ‘Odolaren mintzoa’ liburu klasikoa.
Joxe Mari Aranaldearekin solastatzeko parada izan dudanez gero, berak esana dakit, ez duela bere burua Xalbadorren biografotzat jotzen. Bere adiskide mina izan zen, ondo ezagutu zuen, baina ez menturaz, Xalbador bertsolaria benetan eta barne-barnetik ezagutzeko adina.
Odolaren mintzoaren mina darama Aranaldek, ausaz. Hots, Xalbador bertsolariak hamaika urte zitueneko eskola utzi izanaren mina. Uste baitu —usteak ustelak izaten dira ere— Xalbador pertsonaia eskolatua izan balitz, goi-mailako pentsalari izatera iritsi zitekeela. Gisa berean, uste du ere Aranaldek, Xalbadorrek goi-mailako eskola jaso izan balu, ez zela izango izan zena, naski.
Nor izan zen Xalbador, ordea? Gaur egun, aldareetara jasoa, santu eta jainkoa azaltzen digute zenbait lekutik. Beste batzuek, berriz, hori entzundakoan bortizki epaitua da Xalbador. Joxe Mari Aranalde minduta azaldu zaigu azken bolada honetan Xalbadorri buruz mintzatu izan denean. Xalbador ez baitzen jainko bat izan, bere hitzetan. Oroz gain, gizon bat izan zen, bere akatsak eta bere bertuteekin. Bere obra da, oroz gain gailentzen dena. Izan ere, ez omen da bertsolaritzaren historian bere mailako bertsolaririk izan. Eta kontua ez omen da, hegoaldeko bertsozaleek ez zutela ulertu izan, iparraldeko bertsozaleak ere ez ziren gauza bere pentsamendua bat-batean jasotzeko.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi