kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Alos Torrea. Elezar Berritua / Yon Etxaide / Itxaropena, 1950

Alos Torrea I'tarrA / Euzko Gogoa, 1950-07

Antziñateko elezar ezaguna oñarritzat arturik, eleberri atsegiña eratu digu idazle gazteak.

Amaxei bat urte izango nitun, Arakistain’en “Leyendas Vasco-Cantabras”etan “Gau-Illa” deritzan aselea, Alos-Torreko gertariari dagokiona ain zuzen ere, lenengoz irakurri nuanean. Ordurako, euskeltzaletasuna ernemindurik zegon nere baitan, eta bapatean, euskeraz gertari ori yazteko gogo bizia sortu zitzaidan. Nere euskera urri eta idazkera baldarxkoek, oinez asi-berriaren aurrarenak biak, etzidaten, ordea, lantxo ori burutzeko eskubiderik ematen. Beraz, naigabez etsi nuen.

Orra nun gaur, ainbeste urteren buruan, kaxkazuritu ondoren, nere antziñako amesa mamitu eta aragiturik eskuetaratzen zaidan!

Garai artan aundia izan ba’zan erderazko “Gau-Illa”k nere biotzari eragin zirkiña, gaurkoan are aundiagoa izan da euskerazko Alos-torreak sortu dion zirrara. Arakistain’ek baino egokiago, bizkorra-go, sakon eta sarkorrago damakigu Etxaide gazteak Alos’ko illeta-kanta. Ua, Arakistain, erromantikuegi, gure gaztea berriz, gaurko elerti-bideai doakenez, benago, biotzkoi eta gizaberago. Edesti berberak euskeraz, barne-txoko guziak iñarrosi dizkit, eta, irakurle, ez duzu errexa, ez orixe, nere biotz-aratolak kordokatzea.

Eleberriaren bilbea osatzen duten notiñak zeinen ederki iduritu dizkigun idazle gazteak! Beltran, aurrenengoz emaztearekiko peko (sospetxa nere erritxoan El-B) gabe, gero barne-burruka gogorrean murgildua alaz ere beti burarenjabe ta giza-bidetsu, Ipiola bertsolariak bere biotz-irakiña gañezkatu zion arte. Otxanda, Beltran’en bigarren emaztea, biotz-gogor, setatsu txurikatzalle -azpitsua- benetan margo biziz marraztua dagerkigu. Usua berriz, leun, atsegin, amorde gaiztoaren ankerkeriak egari bearrez, osasuna zearo galdu arte. Belabeltz, mutiko txoro ta gaiztoaren izantza ezin obeki islatua. Erabat esateko, mutilla duzute “Alos-Torrearen” egillea, eleberri-lagun-bilbe ta bideak, tajutu, zedarritu eta egokitzen.

Izkuntzari nagokiola, zer esan ordea?

Gure idazleak ogeitasei urte doi-doi egiñ ditu. Beraz, euskeraren loraldi betea odol-gorritan irato zuen guda doakabea asmatu zutenean, amabi edo amairu urte besterik etzitun. Nola arritu ez, arrezkero gure aberri maitean ikusi ditugunak ikusi-ta?

Euskeraren bera-bear samiña, gazte-jenderik geiena gure izkuntzarekiko sor-gor, soraio, erderaz barra-barra, istikatzalleei arrazoi ematen! Irakurle, neonek ikusitakoak dira, oyek, oraindik luzaro asko ezpaita, paradisu artatik, bearrik artera nintzala.

Gaur, ordea, Etxaide gaztearen idazlana irakurtzean nere kitian esan dut.

“Poztu akit biotz; oraindik, etsaiaren eragite zitalak gora-bera, ba’duk zozkoa, ba’duk giarra eusko-gazteen artean. Ez dik euskerarenak egingo, are gutxiago idazle au bezelako gazteak sortzen ba’dituk”.

Arrigarria ere gazte au nola iritxi dan euskera ain ederki erabili ta idaztera. Bai, aski duzu irakurle, idaztitxoari yarri dion itzaurreari begi-ukaldi bat ematea. Antxen ageri dira Etxaide’ren euskerarekiko maitasun eta asmoak. Orratx, bere esakera batzu:

“Euskera, beartsu, oso beartsu, iritxi zaigu euskel-pizkunde egunetara. Alabaña, euskerak guna, mamia, aberats-aberatsa dauka ta gure baratz ederra ondo jorratu, landu ta ongarritzen ba’degu, emaitz aundiak ekartzekotan dago, gure baratzeko lurra iñungo errietako lurrik aberatsena baño emankorrago baita.”

Geroago berriz:

“Euskera aurren artean edo baserritarren artean soilki mintzatzeko dala derizkioten gizon makurrak erdeñuz zapuztu ditzagun. Gure izkuntza beste edozein errikoa ainbat jasotzeko eskubidea degu ta jaso ere egingo degu, euskera ezpaita iñoren morroitzako.”

Ori, Ori, Etxaide maitea. Yarraibide ederra eman diguzu euskel-arloan buru-belarri ari gaituzunoi, baita ere parre-murritzez begiratzen diguten ainbeste astaputz-koldarrei!

Egur oneko ezpal zaitugu. Ba’duzu zozko, ba’duzu indar, ba’duzu ere antze.
Eleberrigintzan muga-bageko soroa dagerkigu. Ekiozu kemenez, tai gabe, ortarako doai berezien yabe zaitugun ezkero, zeure idurimen ta biotzondoak geiegi mugatu gabe. Eta zeure gogo-andiaren asnasaz, zeure idazkortz trebearen ukituaz, euskera zaarra gaztetuko duzu, baita ere orok amestu “urre-elertian” arrandiz sartuko.

Adiskide ez-ezagun onen zorion-agur eta bostekoa orizkitzu.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak