« Alos Torrea | Auzi-mauziak »
Santa Maria Goretti / Aita Sorrarain / EFA, 1950
“Santa Maria Goretti” Ibinagabeitia'tar Andima'k / Euzko Gogoa, 1951-02
Aspaldion, ba’dirudi euskal-iturria oparotzen ari zaigula: nai genuken bestean ez noski, bainan lau urte arutzago begiratzen ba’dugu, gure-iturriari orduan baino euskal liburu ugariago dariozkala oartu genezake.
Gaurkoa Aloñamendi’tik datorkigu, Arantzazu’ko Amaren mantu-petik. Txukun eta poliki, apaindua. Euskera aberatsez ornitua, aberatsez bainan erritarrez. Ua bai gure praile gaztearen ugaritasun eta errextasuna. Baserriko euskera goxo ta xamurra darabilzki Aita Sorrarain’ek “Santa Maria Goretti” deritzan bere liburutxuan.
Santa berria euskeraz goraipatu naiizan digu praile gazteak. Ume martiri onen berri egoki baino egokiago damakigu. Ez du, geienetan gutartean gerta oi danez, erderazko bizitza artu eta euskeraz irauli. Orrela egindako lanak geienetan beintzat, gogorxko gertatzen dira. Idazle gazteak Maria Coretti’ren berriak bildu ditu. Bildu ondoren auznartu. Auznarketa ori duzu euskal-idazlearen sekretua. Auznarketa euskal-gogoz eta euskeraz egitekotan noski. Orra idazleak egin diguna, eta eginkizun goragarri orri dagokion lez, lan gorragarria ere atera zaio.
Egia esango ba’dizuet, bein ere etzait nere irakur-miña eten liburutxo au irakurtzerakoan. Aitzitik, irakurriago eta zaleagotzen ninduzuten. Ezbai gabe esango nuke, gazte orrek iñor gutxik bezela darabilkiala idaz-luma, euskal-arloan beintzat. Irudimen bizi, idazkera pizkor, pentsamendu zailu, gogo sakon. Edestirako edo historirako berebizikoa da noski Sorrarain gaztea. Ainbeste urteburuan, oraindik ez daukagu euskeraz idatzita Euskalerriko historirik. Euskaldunek beren erriko izate, gora-bera ta eginkizunen berri ikasi nai ba’du, erderara jo bear du. Ez ote da oraindik sortu gure edestilari jatorra? Ba’ditugu idazleak, Euskalerria biotz-ezpainetan beti ere darabilkitenak, aren edertasunez xoratuak: ala ere, batxo etzaigu oraindik saiatu Euskadi’ren edesti oso ta zabala, euskeraz euskaldunentzako idazten. Ezpai gabe, Sorrarain praile gazteak utsune ori bete dezake.
Bearrezkoa euskal-kristauei anima-janaria oparo ematea kristasunean iraungo ba’du. Baita ere nora-ezekoa euskaldunari bere erriaren bizibide ta egiteak ikas-araztea, euskaltasunean iraun dezan. Iñoiz euskaltasuna gure artetik igesi joango ba’litzake, kristautasunarenak ere laister gure artean egingo du. Ona emen praile gazteari biotz-biotzez diotsaguna: ortarako doaiak dituzun ezkero, saiatu zaite Euskalerriko histori bikain bat idazten, eta erabat kristautasuna ta euskaltasuna zaitu al izango ditu gure erri errukarriak.
Ederki dio Sorrarain’ek: “Gure errian euskerazko liburuak bakanak dira, erderazkoak bearbada geiegi. Euskalerriko animen alde gure lengo lana auxe da: euskerazko liburuak zabaldu. Euskaldunak egin zituan Jaungoikoak gure erritarrak. Biurtu bitez euskaldun Beregana. Euskerak jarri zizkion eskuetan, jaio ordukoxe, itz xamur askoak beren egilea aintzatzeko. Gai oietaz egiten diran liburuak oso gutxi ditugu. Egi oien egarri daukagu erria. Egoera negargarrian ikusten da alde ortatik gure Euskalerri-Zarra. Lagundu dezaiogun.”
Ongi jabetzen naiz, Sorrarain’ek diona erlijio liburuetaz bereziki diola. Bainan beste ainbeste gaineratu gentzake osterantzeko liburuetaz ere. Parvuli petierunt panem etc. “Aurrak ogi eske eta etzegon eman zezaiekenik“. Orra gure erriaren tankera negargarria. Bainan “ogi utsez ez da gizona bizi” dio beste unbait liburu santuak.
Erligio liburuak bearrezkoak noski, bestelakoak ere bai ordea. Amets uts eta kaltegarria ere litzate, euskal biotzak liburu santuz bakarrik janaritu bear direla uste lukearena. Ogiaz gainera beste zenbait jaki ere bear ditugu osasuna gorde ta sendotzeko. Amaikatxo praile ezagutzen ditut, erlijio gaiak ez diranetaz erderaz idazten. Ezin uka eliz-gizon oiek ederki egiten dutenik. Beste izkuntzetan elizgizonei zilegi zaiena, euskal eliz-gizonei ere gure soro zabalean ez ote zaie zilegi izango?
Garaia degu noski, euskerarentzat ere askatasunik zabalena aldarrikatzeko. Zenbaitek euskera elizako lau ormen artean atxillotua nai lukete. Beste zenbaitek baserri ta mendi garaienetan gordeta. Ez, euskel-idazleek, eta benetako euskaldunek noiz-naiko nai dugu geure izkuntza: eliz-barnean, kale zabalean, baserrietan eta jauregietan. Komentuetan ere bai, erri-etxeetan, ikastoletan. Beraz, gora euskera azkatuta eta Jainkoak agintzen ez dun ormarik jarri nai liokena, betiko ezetsi ta zapuiztua bedi.
Ez degu lantxo au amaitu nai Sorrarain gazteari eskeñi digun lan ederraren ordez txalo ta zorionik beroenak bialtzeke. Gainerako eliz-gizonak ere ikasiko al dute euskera ain txukun, ain goxoki erabiltzen.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres