« Literatura iruntzietara emana | Baina ez edozein »
Martxoak 3 / Jon Martinez Larrea / Txalaparta, 2026
Bakea lortzeko bermerik onena Maialen Sobrino Lopez / Gara, 2026-03-08
Martxoak 3 elkarteak programazio zabala prestatu zuen Gasteizen, 50. urteurrenaren karietara: erakusketak, mahai inguruak, pankarta tailerra eta “aM3ts berriak” abesti ederra, batzuk aipatzeko. Testuinguru horretan argitaratu zen solasgai dugun liburua, Jon Martinez Larreak euskaraz sortu eta gaztelaniara itzuli zuena. Ez da egunaren kronika hutsa, baizik eta borroka ulertzeko gakoen laburpena. Nolatan lortu zuen antolatzea ordura arte aunitzek baretzat zuten hiria? Zeri esker lortu zen grebek irautea? Nortzuk eta nola parte hartu zuten? Zergatik bihurtu zen identitate sinbolo?
Abiapuntua argia da, Gasteiz industrializazio betean zegoen eta bi hamarkadatan “hiria erabat aldatu zen: 52.445 biztanletik 173.137ra pasatu zen”. Populazioa ez zen soilik hirukoiztu, gainera, “1970eko zentsuaren arabera, gasteiztarren %58 Gasteiztik kanpo jaiotakoa zen”. Gakoetako bat da, hain zuzen ere, borrokak integrazio rola bete zuelako etorri berrien kasuan.
Egilearen doktore tesia du liburuak oinarrian, baina lana hartu du hizkera akademikotik urrundu eta obra ezin dibulgatzaileagoa plazaratzeko. Atalak motzak dira, hamar orriren bueltakoak, eta horrek aukera ematen du nahieran irakurtzeko. Prozesuari erreparatzen dio xehe; pentsa, liburuaren erdia pasa ondoren dator “Martxoak 3” atala. Horrez gain, erreferentziaz josita dago, sakondu nahi duenak izan dezan nora jo.
Asanbladen lana nabarmentzen da, bai antolatzeko modu gisa, baita estrategikoki hartu zituzten erabakietan ere: “Ahalegin handia egin zuten, eta arrakastaz lortu ere, lanari lotutako gatazkak hirian ziren gainerako arazo sozial, ekonomiko eta politikoekin lotzeko”; alegia langile mugimendua zena segidan bilakatu zen gizarte mugimendu.
Halaber, emakumeen parte hartzea hainbat modutan jasotzen da, bai langile gisa, baita etxekoandre gisa ere, irauli egin baitzuten otzanak izatera behartzen zituen rola: “[Otsailaren 12an] mila emakume atera ziren erosketako saski hutsekin, ez erostera gonbidatzeko. Hortik aurrera, Gasteizko kaleak hartu zituzten astero beren poltsa hutsekin; auzoetatik abiatuta, merkatuak eta kale nagusiak zeharkatu ondoren, lantegietara joaten ziren”.
Memoriaren kudeaketaz mintzo da bukaeran. Martxoak 3 elkartearen lan eskerga goraipatzeaz gain, nabaria da zeinen deserosoa den gaia erakunde aunitzentzako, oraintsu arte martxoaren 3arekiko posizionamendua ez baita hegemonikoa izan. Are, gaur-gaurkoz ez da aho batez onartzen poliziaren gehiegikeria, nahiz eta asanblada bat desegiteko eliza bat gaseztatu eta ihesi atera zirenak suzko armaz tirokatu.
Garai ilunak heldu dira, “kapitala, legeak eta armak zituztenen esku” gaude gu ere, hortaz dira ezinbertzeko erreferente argiak: “Gasteizko langileek agindu zieten demokrazia martxan jarri zuten, inori baimenik eskatu gabe”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez