« Pernando Plaentxiatarra | Otoia »
Testamentu Berriko Kondaira edo Historia / Lardizabal / Euskaltzaindia, 1957
Testamentu berriko kondaira edo historia Utsa / Euzko Gogoa, 1957-01
Idazti berriak aipatzeko lanak, beti edo geyenetan kezka gabeko eta pozgarria bear luke izan. Ortarako aukerak izkuntza askotan gutxitzen ari dira. Euskeraz idatzitakoei buruz, ez bekigu esankizun txarrik geyegi sortu: orra nai nukena.
Beti uste izan nun, euskeraz idatzitakoak neretzat ere ez izanenik ez zutekela. Bañan uste ori ustel irteten asi zait: eta, zenbait eusko-idaztik len añeko alai-aldirik ez didate sortzen. Orain aipatu nai dedan Lardizabal’en Itun Berri’ko edestia aspaldi irakurria nun; eta, ez bein ta bi aldiz bakarrik.
Arestian eman diguten argitalpen berria pozik ikusi nun. Ain txuxen ere iyeki axal-tximena ekarri zidanak, ordun eskuratu zizkidan beste idaztiei buruzko gorapenik ez bait-zidan egin, nolabaitekoa izango ote zan zalantzaz asi nintzan. Berialaxe irakurtzerik ez nun izan. Bitartean, bati baño geyagori idazti berria ain goora yasotzen ez zuten zertxoak entzun nizkie. Ala ere, itzaurrea ba-zula: eta, azken orrialdeetan irar-utsak zuzendu bearrik ez bait-dakar, Lardizabal’i soñeko aberats bat yantzi ez ziotenik ez nun sinistu nai.
Geroxeago, idaztia aurrenetik azkeneraño, itz bakar bat utzi gabe irakurri det. Eta iñori min emateko ez-baña, neronentzat bakarrik artu nitun oarkizunak oneraxe aldatzea gogoratu zait.
Itzaurretik asita ona lenbizikoa: “… gaia, Testamentu Berriaren gañekoa izanik, gaur egunean ere gaurkotasunez betea baitago…” (9-garren orrialdean 10-garren lerroan asita) Noski, Itun Berri’koak beti dute eta izango gaurkotasuna; bañan, gayak agertzeko eta erabiltzeko eran Lardizabal’engandik gure egunetara aurrerakuntzak egin dira; eta, irakurleari aurrerakuntza orren berri eman bear zayo. Bestela, eskuartean darabizkigun beste zertxo askoren antzera, Itun Berriko gaiak ere gaurkokeriz yantziko ditugu. 12-garren orrialdean 14-garren lerroan Isai Igarlea aipatzen dularik, puxka zein tokitatik artua dagon adiraztea ez zan txarra izango. Batez ere, euskeralben zeatzagoak geroztik ba-diralako, eta ikastuna orrelako zertxoak yakin nai izaten bait-dituzte, gaiak arki al izatea errextu egin bear da. Orobat Luka Deunarenetik artzen ditun puxkaei buruz. Alegia: Lk. 1, 11-12; Bid. eg. 8, 26, eta abar.
21-garren orrialdean, 40-garren lerroan dio: “Lanbide au Elizan lagun gutxiren artean igaro ba’zan ere, bereala otsa barreatu zan, eta Erode’k aditu zuen.” Ez dakigu Lardizabal’ek zertzelada orrek nondik ikasiak izango zitun. Oraingo ikasientzat, zatitxo ori bitxi ere izan liteke.
25-garren orrialdean, b-eetik 5-garren lerroan: “Kafarnaum’era joan zan.” Idazkera orri yarraituz, zergatik era berean Yerusalem ere beti idazti osoa zear “m” gaz ipiñi ez?
28-garren orrialdean, beetik 12-garren lerroan: “berriz jayotzen ez danak…” orrek, onela bear luke: “goitik yayotzen ez danak…“, oraingo askok itzultzen dutenez: eta, geroxeago “Ura eta Espiritu Santuarekin“… diona, goitikako orren eske bezela dabil.
39-garren orrialdean, azken-lerroan: “biaramonean ardurarik ez artu” ordez, “biaramunaren ardurik ez artu” bear lukela garbi dago. Une ontan Lardizabal’ena ez dute zuzendu; “biaramonean“, alegia.
186-garren orrialdean “Santiago zarrena Espanara etorri zalako berriak” ez dute egiaren antzik oraingo iakintsu geienen iritzian.. eta oar batean-edo argitu bearra luke, idaztiari gaurkotasuna emateko.
220’garren orrialdean au dio gure Lardizabal’ek: “Geroztik ugarte edo Isla artako sugeak pozonirik ez dute“. Siniskeriok euskaldunen artean zabaldu bearrik ez daukagu.
Lan daginari txaloak zor zaizkio, eta idazti berri au izerdi gabe ez bait-da argitara ilki, izerditan ibili danari beraa ernan dezayogun, gogo onez eta geron biotzak batetxo zimurtu gabe.
Nik zerbait geixeago naiko nun; eta ez det uste geyegi eskaka nabillenik. Lardizabal’ek derabiltzin gayetan euskera bakarrik billa asiz ere, itz aurrean zerbait esatea txit egoki zan, edo idazti-amayan itz zenbaiten azalpena ipiñi, euskerazkoak ez diranak, euskera ez dirala erakusteko. Ortan Lardizabal’i ez zitzayon iraiñik egingo, ber-berak itzaurrean onako auxe aitortzen bait-du: “Ba-dakit, nere lanak uts aundiak izango dituela“, (30-garren lerroan). Besterik ezean, Euskaltzaindiak berak argitara ematen digun Euskera’n Lardizabal’i buruz argitaratua aipatzea ere, ez zan geyegi izango itzaurre-egillearentzat: idazti berri au irakurriko duten guztiak ez bait-ziran Arantzazu’n izan Mendizabal Aba pantzeskatarrak an esan zizkigunak entzuten (Euskera: 1, 1956. Bilbao; 183-205 orrialdeetan),
Edonork igarri dezakenez, oraindik esateko geyago ba-nituke; bañan, irakurlea aspertu liteke.
Beste noizbait Euskaltzaindia’ren ardurape itzalgarri-itzaltsuan idazti onen antzekorik argitara ba’ledi, euskera ez ezik gaia ere gaurkotasun egizkoz ote dagon ikusi bear litzake, al dala beintzat. Ezin danean, ezin orren ziyoa esanez, mokoka aritea ain gogoko degunok isilik egoteari eutsiko genioke, Eta, oraingo irartaldi ontako 106-garren orrialdeko lenengo lerroan dagon au irakurriz ez giñake arrituko: “Pazkoako arkumea urte artan ostegun-arratsaldean yanbear zuten…” Ontatik ez ote liteke atera, beste urteetan Pazkoako arkumea beste egunen batean yaten zutela, asteartean-edo, oraingo zenbaitek uste duten bezela? Lardizabal bera oraingoan iritzi berri ortakoa zala yakitea eta egiztatzea, ez litzake arazo makala izango.
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez
Bisita
Mikel Pagadi
Jon Jimenez
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Hasier Rekondo
Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria
Jon Martin-Etxebeste
Dimisioa
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Patxi Larrion
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres